24.000 ESKAERA HIPOTEKA-ZORRAK BERREGITURATZEKO

04/08/2014

2012ko martxoan Ministroen Kontseiluak etxegabetzeen arazoa arintzeko Errege Dekretu bat, non Praktika Onen Kode bat (POK) jasotzen baitzen, onartu zuenetik (ikus blog honetako artikulua:

etxebizitza.blog.euskadi.eus/2012/03/13/el-gobierno-aprueba-un-decreto-ley-para-abordar-el-problema-de-los-desahucios/, atxikitako finantza-entitateek 23.983 eskaera jaso dituzte, finantza-arazoak dituzten partikularren ohiko etxebizitzei dagozkien zorren bideragarritasuna errazteko.

Kopuru horretatik, 6.498 kasutan ordainketa malgutzeko aukera eman da, etxebizitza utzarazi gabe. 2.124 eskaeraren kasuan (% 8,8), etxebizitza ordainean emanda zorra ixtea adostu da.

Gainerako 15.000 familiek bestelako zoria izan dute. Batzuei eskaera ukatu egin zaie, eta beste 10.000 kasutan etxetik botatzeko egintza bi urtez geldiaraztea izan da konponbidea, kodean jasotzen den moduan.

Praktika Onen Kodearekin batera, Etxebizitzen Gizarte Funtsak funtzionatzen du, non 33 finantza-erakundek alokairuko 5.891 etxebizitza jarri baitituzte hipoteka‑mailegua ez ordaintzeagatik haien etxebizitzetatik kanporatuak izan diren eta kalteberatasun-egoera berezian dauden familientzat

Gogorarazi behar dugu etxebizitza horien alokairuak bi urte irauten duela, eta errentak hilean 150 eta 400 € bitartekoak direla, familia-unitatearen diru-sarrera guztien % 30eko mugarekin.

2013. urtean abian jarri zenetik, 695 kontratu baino ez dira sinatu; hau da, dauden etxebizitzen % 11,8 atera dira alokairuaren merkatura programa honen bitartez. Ehuneko hori txikia da, are gehiago kontuan izaten badugu aurtengo maiatzean Gobernuak zabaldu egin zituela Funtsari etxebizitza bat eskatzeko aukera ematen duten arrazoiak, hala familiakoak nola pertsonalak.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaitzak, zeinaren arabera 2013. urtean Espainiak onartutako hipoteka-legeak arriskuan jartzen baitu  “kontsumitzailearen babesa”, eta lege horretan hipoteka-betearazpenari aurka egiteko prozedurak “kontsumitzailea gutxiagotasun egoeran” uzten baitu “kontsumitzailea profesionalaren aldean””, aldaketa garrantzitsuak eragin behar ditu Estatuko legerian. Aldaketa horiek aztertzen ari dira orain, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak berak horien buru eta erantzule izan behar du; izan ere, Praktika Onen Kodeaz baliatzeko familiak egiten ari diren eskaeren kopurua gorantz doa, hipoteka-betearazpenen kopuruarekin batera.

Informazio gehiago:

http://www.mineco.gob.es/portal/site/mineco/menuitem.ac30f9268750bd56a0b0240e026041a0/?vgnextoid=83df155bf5d77410VgnVCM1000001d04140aRCRD&vgnextchannel=2f0e154527515310VgnVCM1000001d04140aRCRD

http://curia.europa.eu/juris/document/document.jsf?text&docid=155118&pageIndex=0&doclang=es&mode=req&dir&occ=first&part=1&cid=321272


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.