ZORU-KLAUSULEN ATZERAERAGINAK AURKI GAINDITU DEZAKE ESPAINIAKO ARAUAK BANKUAREN DEFENTSAN EZARRITAKO EUSTE-HORMA

13/05/2016

Bankuak gutxieneko interes-tasa ezarri du interes-tasa aldakorrera kontratatutako hipoteketan. Horrela, erreferentziazko indizea jaisten bada ere (gehienetan, Euriborra), herritarrak ordaintzen duen kuota ez da sekula erakundeak aurretik ezarritako mailatik jaisten (adibidea: + % 0,50eko Euriborrarekin kontratatutako hipoteka bat, % 3ko zoru-klausularekin, sekula ez litzateke % 3 horretatik jaitsiko, nahiz eta indizea, egun bezala, % 0an edo negatiboan egon). Zoru-klausula izenekoak dira.

Krisia hasi zenetik Europako Banku Zentralaren interes-tasen ondoz ondoko jaitsierek Euriborra interes-tasa negatiboak dituzten une historikoetara eraman dute, baina kontratu-baldintza horiek eragotzi dute herritar asko beherapenez aprobetxatu ahal izatea.

EBko Justizia Auzitegiak eta Europako Batzordeak denbora daramate zartadak ematen hipoteka-legeriari, alde kontratatzaile (bi dira: bankua eta kontsumitzaileak) baterantz dutelako joera nabarmena.

Orain, Batzordeak nahitaez ireki behar izan dio espedientea Espainiako estatuari, konpentsazioa mugatzeagatik abusuzko kontratuetan.  Auzitegi Gorenak ezarri zuen 2013ko maiatzaren 9aren ondoren abusuzko klausulak zituzten kontratu guztien kopuruak konpentsa zitezkeela, indarrean zegoen Espainiako araudian oinarrituta.

Batzordeak Espainiako jardun horretan ikusi du herritarren eskubideak mugatu egiten direla, eta Europako kontsumo-legeriaren bidez lortu nahi zen babes-eragina etorkizunera mugatzen ari zela.

Esan liteke Europako kontsumitzaileek Espainian, bertako Gobernu Zentralaren ekintzaren ondorioz, zailtasunez baliatu daitezkeen eskubideak dauzkatela.

Nahiz eta Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisdikzio-ekintza Espainian indarrean dagoen lege-esparruaren baldintzapean dagoen –organo independentea, baina bankuaren sheriffa–, indar berrituekin onartu ditu zoru-klausulen atzeraeraginaren praktika mugatzaile horiek, mehatxuak ikusi dituenean bankuaren aldetik konpentsazioen itzulera osoan; izan ere, horrek Espainiaren ekonomia desegonkortu dezake, 7600 milioi euro inguruko kopurua izango bailitzateke bankuak kontsumitzaile espainiarrei itzuli beharko liekeena, abusuzko praktikengatik.

Kontsumitzaile espainiarrak Espainiako ekonomiaren zati badira, logikoa litzatekeen bezala, diru-injekzio hori etxe batzuetara helduko litzateke, eta beraiek erabakiko lukete baliabide horietatik zer bideratzen duten kontsumora, zer aurrezpenera eta, jakina, herritar horiek finantza-erakundeekin dituzten betebeharrak betetzen laguntzera.

Gainera, bankuentzako nahasmendu ekonomikoaren arriskuak joko handia eman du oraintsu, eta emaitzak izan ditu. Zergadun espainiarrek, gainera kontsumitzaile direnek, erakutsi dute solidarioak direla ekonomiaren funtzionamendu egokiarekin, eta beren ekarpenean estualdian dagoen Espainiako bankuarentzako laguntzak sartu dituzte.

Behingoagatik, eta ea aurrerantzean ere hala den, diru-fluxuen jatorria eta destinoa aldatzeak justizia poetikoa erakusten du, eta badirudi benetan hala izango dela.

Informazio gehiago, hemen:

http://www.expansion.com/empresas/banca/2016/04/26/571f82a622601d1c788b45bd.html

http://www.afectadosclausulasuelo.org/ultimas-noticias.php

http://www.idealista.com/news/finanzas/hipotecas/2016/05/04/741972-el-banco-de-espana-estima-que-la-retroactividad-de-las-clausulas-suelo-minaria-el


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.