“BIGARREN AUKERAREN” LEGEA?

13/05/2015

Joan den otsailaren 27an onartu zen 1/2015 Errege Lege Dekretua, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena.

Bigarren aukeraren araudiaren zentzua da kaudimen gabezian enkistatzera iritsi den fede oneko zordun batek, zorrak kitatu ahal izatea bere ondareak uzten dion neurrian, eta bere finantzetan hutsetik hastea. Pertsona fisikoak ere barne hartzen ditu.

Jende askorengan piztu zuen ilusioa, baina araudi berriak ez ditu benetako bigarren aukera baten eskakizunak asetzen. Juristek kritikatu dutenez, proposatutako eredua urrundu egiten da kaudimen gabezien sistemetatik eta nazioarteko gomendioetatik. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsak zein Europar Batasunak gomendatzen dutena da zorrak ordaintzeko epea hiru urtekoa izan dadila, gehienez ere. Araudi berriaren arabera, ordea, bost urte igaro arte ez dago salbuesterik.

Zordunak pertsona fisikoak direnean, zorretatik salbuesteko ezarri den sistema bakarrik aplikatuko da likidazioagatiko konkurtsoa amaitu ondoren edota nahikoa ondare-masa ez dagoenean. Zor arruntak eta menpeko zorrak dira salbuetsi daitezkeenak, baldin eta pribilegiozko kredituak ordaintzen badira (hipoteka, esaterako). Hori bai, ezin da zor guztia barkatu, kreditu publikoak, hau da, Ogasuna edota Gizarte-segurantzarekikoak, ez dira sekula barkatzen.

Mailegu pertsonalen edo hipoteka-maileguen abal-emaileen kargak ere ez dira kentzen, eta bankarengan duen eragina txikia da, kuotak ordaindu ezean, abal-emaileei eskatuko baitzaizkie haiek ordaintzea. Abal-emaileak bigarren aukeraren beste prozesu batean sartu beharko lirateke.

Araudiak ez du ohiko bizilekua ere modu egokian babesten. Ordainketak negoziatzeko epe barruan bertan behera geratuko dira jarduerarako beharrezkoak diren ondasunen exekuzioak, ohiko bizilekua ere, alegia. Horretarako epea hiru hilabetekoa izango da enpresarien kasuan eta bi hilabetekoa kontsumitzailearen kasuan. Akats ikaragarria.

Horrez gain, hartzekodunek hala eskatuz gero, salbuestea errekobatu ahal izango da bost urteko epean, ondasunak edo diru-sarrerak ezkutatu egin direla frogatuz gero, edota zordunaren egoera nabarmen aldatzen bada.  Gainera, kiebren erregistro publiko batean geratuko da jasota bost urtez. Beraz, finantzaketa berri bat lortzeko nahikoa arazo izango da ziurrenik.

Horrela bada, ulertezina da bigarren aukeraren araudi bat izanik, nola bidea ematen duen hartzekodunek akzio berriak baliatzeko zorduna errekuperatzen ari denean. Benetako kontraesan baten aurrean gaude.

Informazio gehiago, helbide hauetan:

http://www.boe.es/boe/dias/2015/02/28/pdfs/BOE-A-2015-2109.pdf

http://www.eleconomista.es/gestion-empresarial/noticias/6556477/03/15/La-Ley-de-Segunda-Oportunidad-se-queda-a-medias-deja-fuera-las-deudas-publicas.html

http://www.huffingtonpost.es/pau-a-montserrat/una-ley-de-segunda_b_6853750.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.