SOCIMI-EK ETA EB FUNTSEK HIGIEZINEN MERKATUA PIZTEKO DUTEN EGINKIZUNA

24/10/2016

Analistek iragartzen dutenez, 2017an SOCIMIak (Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak) izango dituzten aktibo higiezinen balioa 5.500 milioi eurotik gorakoa izango da, eta egun burtsa-parkean 25 izatetik, 35 baino gehiago izatera igaroko dira.

Sartuko diren garrantzitsuen artean, Domo kooperatiben kudeatzailea dago, etxebizitzetan espezializatutako SOCIMI bat. Acciona ere sartuko da higiezinen negozioan, eta banku batzuk ere aukera hori aztertzen ari dira, hala nola Sabadell bankua, Hotel Investment Partnership sozietatearen bidez.

Beraz, badirudi SOCIMIek, euren bolumenagatik eta alokairuaren eskaintzan duten espezializazioagatik, garrantzi handia izango dutela Espainiako higiezinen merkatuan.

Hala onartzen du Migeul Ferre Ogasuneko estatu-idazkariak ere. Iragarri duenez, higiezinen sektorea normalizatu egingo da, sozietate horien eginkizunari eta Europar Batasunetik datozen laguntzei esker.

Ferreren arabera, 4.200 milioi baino gehiago daude eskuragarri, Europar Batasunak energia aldetik jasangarriagoak diren eraikinak eraikitzeko jarduerak finantzatzeko eskainitako laguntzetan.

Merkatu hori, higiezinena, zenbait abiaduratan mugitzen da (horrexegatik, prezioek zonen eta aktiboen tipologiaren arabera jokatzen dute) eta sektorea hazkundearen bidean egonkortzea aztertu behar diren indize askoren mende dago (finantzazioaren eskuragarritasuna, egonkortasuna, enplegua…); aktiboak finantzatzeko eta kudeatzeko bitarteko mota horrek dauzkan garrantzia eta goraldia (eta profesionalizazioa eta heldutasuna) direla-eta, dirudienez, oso kontuan hartu beharko dira etxebizitzak alokatzeko merkatuaren dinamizatzaile gisa ere.

Bestalde, burtsan kotizatu behar dutenez gero, gardentasun dosi handiak espero dira sozietate kotizatuen informazio betekizunak betetzeko: akziodunak, hiruhilekoko kontuak, gobernu korporatiboa, etab.

Informazio gehiago:

http://cincodias.com/cincodias/2016/10/13/empresas/1476383289_215875.html

http://www.expansion.com/2013/12/05/empresas/inmobiliario/1386273873.html

http://www.apce.es/index.php/pagesContents?id=5


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.