NORK JARRIKO DU DIRUA BANKU TXARREAN?

09/11/2012

De Guindos ministroak berak esandakoaren arabera, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak (BBF) gutxieneko partaidetza izango du banku txarrean edo aktiboak kudeatzeko sozietatean, eta kapital pribatuari ateak irekiko zaizkio, beti ere aktiboak salduta irabaziak lortzeko asmoz, ez galerak. (Irlandak 2010ean sortu zuen bere banku txarra, Aktiboak Kudeatzeko Agentzia Nazionala, banku nazionaletako mailegu eta aktibo toxikoak horra baztertzeko eta ekonomia eta finantzen krisi garaian bankariei edo eraikuntzako magnateei bahitutako ondasunak kudeatzeko). Agentzia horrek 247 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2011n, aurreko urtean 1.180 milioi euroko galerak izan ondoren)

Kontua da, Aktiboak Kudeatzeko Agentzian (ez da “bankua”, hala deitzen badiogu ere behin eta berriz), kapital pribatuak %51ko partaidetza izango duela, gutxienez. Gainerako kapitala BBFk jarriko du. Sozietate horretara eskualdatuko diren aktibo gehienak sustatzaileen sektorearentzat problematikoak diren kredituak izango dira, kalte gehien jasan dutenak, alegia. Espainian guztira, 180.000 milioi euro inguru.

Finantzaketari buruzko zalantza asko daude, batez ere haren ezaugarriei dagokionean Hau da, beste behin ere ez ote duen sektore publikoak banketxeen onbideratzea bere gain hartuko.

Zenbait analisten arabera, ez da hau unerik egokiena nazioarteko funtsek abentura honetan inbertitzeko, eta esaten denez, Santander edo BBVA bezalako banku osasuntsuenak izango dira animatu eta sozietate berri horren lekukoa hartuko dutenak.

Jakinkizun dago bestalde, estatuko higiezinen agentzia garrantzitsuenen interesak azaleratu dituelarik, antolatzen ari den lobbya, aktibo ezin erakargarriago horiek kudeatuko lituzkeena, hain zuzen.

Epe laburrean, antza, gaur egun lan horietan jarduten duten banketxeetako 1.000 langile inguruk jarraituko lukete kudeaketarekin. Epe luzean, ordea, argi dago sozietate hori estatuko higiezinen agentziarik handiena bihurtuko dela, eta kudeaketa (ez kontrola) badirudi potentzial handiko talde baten eskuan egongo dela, “talentu-ehiztarien” enpresek fitxatzen ari diren taldearen eskuan, hain zuzen.

Eta higiezinen agentzia erraldoi horiek ari dira ahotsa altxatzen, duten urte luzeetako esperientzia, gaitasuna eta kaudimen teknikoaren berri emateko eta  kontuan har daitezela eskatzeko.

Sozietate horretarako izendatutako kudeatzaileak ez dira, jakina, langile publikoak izango.

Beraz, 130.000 milioi euro gordinetik beherakoa izango ez den aktibo-kopuruaren gaineko kontrol publikoa galdu egingo da, eta kontrola galduko da, orokorrean, prozesuaren azkartasuna aitzakia hartuta, kudeaketa hori interesa duten firma-sorta bati eskualdatzen bazaio, aktibo toxiko horiek likidatzeko 15 urte beharko direla uste bada ere.

Interesgarria izango da prozesu honen bilakaeraren jarraipena egitea, eta nola gainbegiratzen den Espainiako higiezinen agentziarik handiena, oraingoan, gogoko izan edo ez, publikoa dena.

Informazio gehiago:

http://www.boe.es/boe/dias/2012/08/31/pdfs/BOE-A-2012-11247.pdf

http://www.cincodias.com/articulo/d/claves-atraer-dinero-privado-banco-malo/20120922cdscdicnd_4/

http://www.cincodias.com/articulo/mercados/entidades-gestionaran-activos-banco-malo-primer-ano/20120921cdscdimer_2/

http://www.elconfidencial.com/economia/2012/09/17/nueva-guerra-guindosmontoro-los-dos-quieren-vender-los-pisos-del-banco-malo-105595/


Utzi erantzuna marisa(r)i Utzi erantzuna

Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.