HIPOTEKA BERANKORTASUNA GORA DOA

28/03/2014

Oraindik ere negatiboegia ez zen adierazleetako bat, eta hemerotekara jota, esan genezakeena faktore bereizgarria zela Europako esparruan, familien hipoteka-berankortasunarena zen.

Etxebizitza-jabetzaren eta ordaintzen uzten zen azkena hori zela zioen kultura historikoak ezin izan zu 7 urteko krisialdi ekonomikoarekin.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI, 2013) datuen arabera, langabezia-tasa handia da, % 26,03koa, eta 16 eta 39 urte artekoei eragiten die batik bat, hots, etxebizitzak osatzeko adinean daudenei.

 

 

Ia finantza-analista guztiek diote iraupen luzeko langabezia dela gainditu beharreko oztopo nagusia.

Ildo horretatik, datuak latzak dira: 655 etxebizitzatan ez dute inolako sarreratik, etxebizitzen % 14,3tan aktibo guztiak langabezian daude eta, Estatu mailan, ia 6 milioi langabe daude (5.896.300, 2013ko abenduan). Gizarte-drama honek ez du konponbide azkarrik epe motzean, dirudienez.

Hipoteka-eskaintzaren aldetik, euriborra 0,5eko tasatik gertu dago oraindik ere (0,543, 2013ko abenduan). Hori, baina, ia aldaezina da, etxebizitzen hipoteka-eskeleto ahula erortzea nahi ez badugu.

Nolanahi ere, egonarriak muga bat dauka, eta hipoteka-berankortasuneko adierazleak izugarri igo dira. Urruti gelditzen dira % 1etik beherako zifrak, hain gustura azaltzen zituztenak gizarte espainiarraren etxebizitza-jabetzaren kultura horren parte gisa.

Izan ere, ordainketa-zalantza horrek gora egin du krisiarekiko paraleloan, baina, gainera, ezarri diren arintze-neurriak –esate baterako, hipotekak birfinantzatzea eta gabezia-hilabeteak–, enplegurik gabe, konpondu ezin daitezkeen kasu izaten amaitu dute, eta horiei hipotekak edo errentak ez ordaintzearen kasu berriak gehitu behar zaizkie amaieran.

Horrez gain, iazko bigarren erdian, birfinantzatutako kredituei buruzko sailkapen berriak jarri ziren indarrean, bankuentzako murriztaileagoak zirenak. Horiek, bada, irizpideak indartu zituzten, eta berankortzat jo zituen lehen aintzat hartzen ez ziren mailegu asko. Gorako zenbakiak azaltzea erraza da.

Hori horrela, inoiz ikusi ez ditugun zifretara iritsi gara: berankortasunaren % 6,5etik gora hipoteka-maileguetarako, eta % 13tik gora banku-kredituetarako.

Euskadiko zifrak, zehazki, zertxobait hobeak dira, baina ez itxaropentsuak: 2013aren amaieran, % 15,87ko langabezia-tasa geneukan, eta euskal etxebizitzen % 9tan pertsona aktibo guztiak langabezian zeuden.

2014ak, lehen hiruhilekoa amaitu gabe badago ere, batere itxaropentsuak ez diren datuak aurreratzen dizkigu (Lanbideren 2014ko otsaileko datuak): langabezia gora egiten ari da Euskadin, 176.000 langabe baino gehiago Euskadin, eta gero eta gehiago dira iraupen luzeko langabeak.

Espainiako Bankuak 2013ko sektore osoko berankortasunari buruz emango dituen azken datuen zain gaudela, zenbait finantza-erakundek hipoteka-berme bidezko etxebizitza-erosketarako kreditu berankorren zenbatekoa jakinarazi dute, eta soilik IBEX 35en kotizatzen duten erakundeek (Santander, BBVA, Caixabank, Bankia, Banco Popular, Sabadell eta Bankinter) dute 24.000 milioi euroko baino gehiagoko, edo, beste era batera esanda, beren zorroaren % 6,5eko kreditu-zenbateko arazotsurik.

Zifra hori zeinen handia den ulertzeko, esan behar da zenbateko hori gastatu zutela nazioarteko turista guztiek Espainiako estatuan 2013ko lehen hiruhilekoan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren arabera, eta Europar Batasunak Espainiari Europako Eskualde Garapenerako Funtsen bitartez emango diona baino askoz ere gehiago dela (19.000 milioi euro 2014-2020 aldirako).

Laburbilduz, enplegua eta ekonomiaren suspertzea behin betiko gailendu ezean, zifra gogor horiek ikusten jarraituko dugu, hain urrun ez dauden beste garai batzuen ongizate-sisteman irekitako gizarte-hausturaren seinale.

Informazio gehiago:

http://www.ine.es/prensa/epa_prensa.htm

http://economia.elpais.com/economia/2014/03/11/actualidad/1394570311_904024.html

http://elpais.com/elpais/2014/03/11/media/1394561542_728684.html

http://www.lanbide.net/descargas/egailancas/estadisticas/boletin/Hoja/NotaPrensa.pdf

http://www.minhap.gob.es/Documentacion/Publico/GabineteMinistro/Notas%20Prensa/2014/CONSEJO%20MINISTROS/21-03-14%20NP%20Fondos%20FEDER.pdf


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.