SOLDATAK PENTSIOEN MAILA BEREAN

10/12/2012

Ukaezina da, ez hazteaz gain soldatek beheranzko presio handiak dituztela krisiaren hasieratik. Halaber, nabarmena da enpresa-mailako akordioak eta hitzarmenak inflazio-tasaren oso azpitik daudela eta, beraz, soldata erlatiboak galerak izaten ari direla.

Datuen bidez errealitatera hurbilduz gero, ondorioak kezkagarriak dira. Cinco Días egunkariak argitaratutako artikulu batean zioenez, Espainiako batez besteko soldatak erretiro-pentsioen azpitik daude. Izan ere, 940 € inguru ordaintzen dira soldatarik ohikoenean (ez batez bestekoan) eta 951 €-koa da batez besteko pentsioa.

INEk 2012ko urrian emandako azken datuen arabera, urteko batez besteko soldata gordina 22.790 €-koa izan zen 2010ean. Euskadin, ordea, 26.593 €-koa zen.

Hala ere, soldata-banaketari erreparatuz gero ikusten da langile gutxi izan zirela soldata oso altua zutenak, baina eragin oso handia dutela batez besteko soldatan; izan ere, batez besteko soldataren eta ohikoenaren arteko aldea 6.000 €-tik gorakoa izan zen, hau da, diru-sarrera gehienak 16.490 € ingurukoak izan ziren. Mila euro inguruko soldatak, beraz.

Egoera horrek agerian jarri eta berresten du enpresa-lehiakortasuna lan-kostuak murriztuz lehengoratzen saiatzen ari direla, eta Europar Batasunean soldatak gora egiten ari diren bitartean, Espainian, 2008tik gaurdaino, 100 mailatik 96ra jaitsi direla (Batasunean 100dik 108ra igo dira)

Produktibitatea berreskuratzea, etorkizuneko berrabiada ekonomikoaren oinarria, ez da ari egiten lan-faktorearen produktibitatea handituko duen eta soldatei eutsiko dien inbertsio teknologikoaren bidez; aitzitik, soldata erlatiboetan doikuntza zorrotza dakarren errezeta liberal klasikoa aplikatzen ari dira. Hori da Europar Batasunak ematen digun botika eta Gobernu zentralak zalantzarik gabe onartzen duena. Horrela, gainera, gurtu egiten da euroa, haren mende jarri.

Baina, lehiatu ahal izango ote gara suspertzen ari diren eta soldata baxuekin orain ongi dabiltzan beste herrialde batzuetako enpresekin?

Dirudienez, erantzuna ezezkoa izango da. Izatez, urte gutxi barru, salneurri aldetik produktu oso lehiakorrekin suspertzen ari diren herrialde horiena izango da mundu osoko BPGd-ren erdia baino gehiago.

Ba al da beste biderik? Beti izaten da beste bideren bat.

Euskadiko datuek estatuko batez bestekoa ia bikoiztu egiten dute berrikuntzan, ikerketan eta garapenean, teknologian eta kalitatezko produktuetan eta zerbitzuetan (eta, bidenabar, adierazi behar da estatukoak beherantz doazela). Bide alternatibo horri eutsi eta horretan sakondu behar dugu, ezbairik gabe.

Lehiatu, hobeto esanda, elkarlanean aritu beharko dugu balio erantsi altuko eta kalitate handiko produktuetan, lehia-abantaila lortzeko. Eta bide hori berrikuntzaren eta kalitatearen bidea hartuz egiten da.

Informazio gehiago, hemen:

http://www.ine.es/prensa/np741.pdf

http://www.ine.es/jaxi/menu.do?type=pcaxis&path=/t22/p132&file=inebase&L=0

http://www.cincodias.com/articulo/economia/salarios-pensiones/20121109cdscdseco_14/


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.