LEGE BATEN BIGARREN AUKERA

06/07/2015

Aurtengo maiatzean, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren blogean, Bigarren Aukerari buruzko Lege onartu berria izen horrekin deitzeko zeuden zailtasunak aipatzen ziren.   Gure iritziz, beste askoren iritziz bezala, baliabide horiek benetan arautu beharko lituzkeen araudi baten filosofia mugatu egiten zuen Legeak, edo ez zuen behar bezala garatzen: etxebizitza.blog.euskadi.eus/2015/05/13/una-ley-de-segunda-oportunidad/

Hori hain zen nabarmena ezen, hilabete batzuk igarota, araua hogeita hamasei zuzenketaren bidez aldatu baita, nahiz eta, askoren iritziz, horiek nahikoak ez diren eta nabarmenki hobetu litezkeen. Hala ere, neurri batean hobetu egiten du zordunek egin behar duten ordainketa-plana, baita baliabiderik ez duten hipoteka-zordunen babesa ere.

Aldaketa esanguratsuak ere egin dira; adibidez, giza talde kalteberenen babesa areagotu da, hipoteka-maileguetako zoru-klausuletatik kanpo gera daitezen. Hala ere, ohiko etxebizitzaren babesak (etxebizitza ordainean ematea) arauditik kanpo jarraituko du.

Kitaz baliatzeko baldintzak arindu egin zaizkie diru-sarrerarik ez duten familiei eta diru-sarreren % 60 baino gehiago hipotekan gastatzen dutenei, eta “bigarren aukeraren” onuradunak erregistro publikoan sartzeko aldaketa handiak egin dira.

Beti bezala, alde guztiak pozik utzi ezin dituen legea da, nahiz eta egungo egoerarekin alderatuta hobekuntza bat izan.

Egungo egoera hori Amnesty International erakundearen txosten batean jasotzen da: “Eskubide etxegabetuak. Etxebizitzarako eskubidea eta etxegabetze hipotekarioak Espainian”. Txosten horren arabera, “Euskadin baino ez da onartu etxebizitzarako eskubidearen edukia eta esanahia garatzen duen legerik, zeinak gutxieneko edukia zehazten duen, babes egokiak eskaintzen dituen, eta etxebizitzarako eskubidea errespetatu, babestu eta gauzatzeko betebeharraren aurkako edozein arau-hauste auzitegien aurrean inpugnatzeko aukera ematen duen.”

Izan ere, badirudi gaia arautzeko edo adosteko saiakera guztiak —Jardunbide Egokien Kodea, Etxebizitzen Gizarte Funtsa edo Sareb bera besteak beste— ez direla nahikoak izan Espainian etxebizitzaren alorrean dauden gabeziak konpontzeko.

Informazio gehiago:

http://www.20minutos.es/noticia/2496533/0/ley-de-segunda-oportunidad/aprobada-congreso/senado/

http://noticias.juridicas.com/actualidad/noticias/10280-el-congreso-aprueba-ley-de-segunda-oportunidad-/

http://www.expansion.com/economia/2015/06/23/55894a9a22601d5a448b458a.html

https://doc.es.amnesty.org/cgi-bin/ai/BRSCGI?CMD=VERLST&BASE=SIAI&DOCS=1-10&SORT=-FPUB&separador=&&*=EUR4170015-26156.REFE.


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.