BANKU-BERANKORTASUNA (II)

10/12/2013

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) ohartarazi berri du kredituaren lehorteak ekonomiaren errekuperazioa oztopatzen duela, eta, bankuen sektorearen saneamenduan eta berregituratzean izandako aurrerapena gorabehera, kredituak beherantz jarraitzen duela, kreditu-eskaera ahula den arren. Kreditu gutxi ematen da (% 11ra jaisten da), eta interes-tipoak, berriz, nabarmenki igo dira.

Sorgin-gurpil hori arriskutsua da: ez dago hazkunderik krediturik ez dagoelako; ez dago krediturik bankuak kaltetuta daudelako; eta ez dago behin betiko saneamendurik hazkunderik ez dagoelako.

Troikak ere, Espainiako banku-sektorearen erreskate-prozesua ikuskatzeko azken bisitan, Espainiako bankuek carri trade izenekoa gustukoegi dutela ohartarazi du: finantza-erakundeak ia doan finantzatzen dira EBZn (% 0,25eko birdeskontu-tipoa gaur), eta zor publikoa erosten dute, % 4aren inguruko interes-tipoetan 10 urtera, eta, teorian, arriskurik gabe, diru hori enpresei eta familiei maileguan eman beharrean.

Halaber, datu positibo gisa, bankuak, ahultasunak badituzte ere, egonkortzen ari direla adierazten du azken txostenetan.

Beste zenbait neurriren artean, bankuen kapital-ahultasunei aurre egiteko, Gobernu Zentralak kaudimenari buruzko Europako araudiaren transposizio partzialerako araudi berria onartu berri du (Basilea III, zeina datorren urteko urtarrilaren 1ean hasiko baita indarrean). Araudi berri horri esker, bankuek lehen kategoriako kapitaltzat hartu ahal izango dituzte beraien enplegatuen pentsio-funtsei egindako ekarpenak; kaudimen gabezietarako hornidurak (batez ere joan den urtean higiezinen aktiboak saneatzeko iaz onartutako dekretuetan sartutako generikoak) eta balioa galdu dutelako esleitutako aktiboak. Oro har,  Espainiako bankuek kapital gisa zenbatuko dituzten 31.000 milioi euro, Europako gainerako herrialdeetako antzeko baldintzetan.

Espainiako finantza-sistemaren erreskate-prozesua, Gobernu Zentralak 2012ko ekainean eskatutakoa, amaitzera doan honetan, galderak sortzen hasi dira erreskate horrek zergapekoentzat izango duen benetako kostuaren inguruan.

Aurreko gobernuak eta, geroago, oraingoak, egindako adierazpenen arabera, sektore horren berregituratzea sektoreak berak ordainduko zuen, eta ez zergapekoek, baina orain jarrerak errealistagoak dira, eta Estatuak bankuak erreskatatzeko sartutako diru gehiena galdu egingo duela aurreratzen da.

Gaurko egunean ez dago zehazterik zenbat milioi galduko diren betiko Europak emandako 41.400 milioietatik edo Estatuak aurreratutako 14.404etatik, oraindik behin betiko kontuak egin ez direlako; izan ere, ez dira oraindik lotu erreskatatutako erakunde handienen salmentak: Bankia, Novagalicia Banco eta Catalunya Banco. Ez dakigu, ezta ere, zer gertatuko den  banku txarrarekin (Sareb); hau da, Estatuak emandako 2.160 milioiak baino gehiago beharko dituen ala ez, ezta haren negozio-planak bideragarriak diren ere.

Hala eta guztiz ere, Bankuen Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren (FROB) beraren aldez aurreko kalkuluen arabera, inbertitutako gehiena ez da berreskuratuko.

Sektorean sartutako milioietatik, 36.000 milioi euro galdutzat ematen zituen FROBek, behin-behinean. Galera horren zati handiena Europaren erreskatetik datorren dirua da, baina badago, halaber, aurreko kapital-ekarpenetatik datorren parte bat.

Azken ziurgabetasunak argitzeke dauden honetan, badirudi edozein kasutan faktura handia izango dela zergapekoarentzat.

Espainiako Banku Elkarteak (AEB) egindako kalkuluetan, 33.000 milioi euroko galerak aurreikusten ziren, jada, aurtengo ekainean.

Informazio gehiago:

http://www.bde.es/f/webbde/Secciones/Publicaciones/InformesBoletinesRevistas/InformesEstabilidadFinancera/13/IEF-Noviembre2013.pdf

http://www.congreso.es/public_oficiales/L10/SEN/BOCG/2013/BOCG_D_10_233_1761.PDF

http://www.eleconomista.es/interstitial/volver/Nuezoct13/emprendedores-pymes/noticias/4969290/07/13/Ley-de-Emprendedores-todas-las-claves-de-la-ultima-version-de-la-norma.html

http://cincodias.com/cincodias/2013/11/29/mercados/1385756756_121610.html

http://economia.elpais.com/economia/2013/12/02/agencias/1385966439_037491.html

 

Iruzkinak itxita daude hemen.


Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.