AURREZKI KUTXAK FUNDAZIO BIHURTZEA

23/06/2014

Ondorio ugari izan ditu Espainiako banketxeei egindako erreskateak, zeina amaitu berri baita.

Bi urte eta ia 41.300 milioi euroko maileguaren ondoren, Finantza Politika Sektorialeko Baldintzei buruz Espainiak eta Europako Batzordeak izenpetutako Akordio Memorandumak, besteak beste, Espainiako finantza-sistemaren zaintza ezartzen zuen, izandako hondamendiaren ondoren, baita aurrezki-kutxen eta bankuen gobernantzarako baliabideak indartzeko betebeharra ere.

Europako troikak jaurtikiriko lekukoa Aurrezki Kutxei eta Fundazio Bankarioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legeak hartzen du, eta parerik gabeko berregituraketa eta berrantolaketa ezartzen du aurrezki-kutxen sisteman.

Epea zehatza da: 2014ko abenduaren 31; ordurako, Espainiako aurrezki-kutxa guztiek banku-fundazio bihurtu behar dute. Baina, zer esan nahi du horrek? Eta, batez ere, zer ondorio ditu bezeroentzat?

Lehenengo galderaren erantzuna askoz errazagoa da: Euskal Autonomia baino goragoko jarduera-esparrua izanez gero, 10 milioi eurotik gorako aktiboak izanez gero, eta kreditu-erakundearen kapitalean % 10etik gorako partaidetza izanez gero, eraldaketa nahitaezkoa da, eta, beste zenbait ezaugarriren artean, profesionalak ez diren politikoak kutxen kudeaketa-organoetatik kanpo uzten ditu sistema berriak.

Gehienez 15 kide izango dituen patronatu batek osatuko du batzarra. Kide horiek independenteak izango dira, ohoragarritasun-irizpideak beteko dituzte, eta esperientzia izango dute sektorean.

Fundazio berriak (erakunde baten % 30 baino gehiago kontrolatzen badu) kudeaketa-protokolo bat izenpetu beharko du, enpresa partaidetuei, kontseilariei eta balizko interes-gatazkei buruzko irizpideak jasota, eta finantza-plan bat aurkezteko betebeharrarekin. Protokolo hori Espainiako Bankuak onartu beharko du.

Bigarren galderaren gaiari dagokionez, azken urratsa da, kutxen eta bankuen arteko bereizketaren amaiera baino lehen. Teorian, bezeroak ez du aldaketa handirik antzemango; izan ere, segur aski markak antzekoak izango dira, eta egun irauten duten kutxek beren jabetzako bankuen bitartez lan egiten dute jada, gehienbat.

Kreditu-erakunde gisa jarduteko baimena galtzea bai, hori aldaketa bat izango da. Alegia, ezin izango dute ez krediturik ez hipotekarik merkaturatu, ezta bezeroei ezarpenik, ordaindukorik edo bestelako banku-produkturik eskaini ere; aitzitik, bankuak berak arduratuko dira eginkizun horretaz.

Haien obra sozialari dagokionez, beren mozkinen mende egongo da, baina enpresen partaidetzak bilatu ahal izango dituzte, helburu horietarako baliabide ekonomikoek bere horretan irauteko edo gehitzeko.

Edonola ere, epe ertain edo luzeari begira, oinarrizko bezeroarentzat izango diren ondorioak ez dira aurreikusten errazak, eta fundaziotik kanpo —esku pribatu flotatzaileetan— geratzen den portzentajearen araberakoak izango dira.

Alabaina, Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen hitzetan: “Kapital pribatuaren sarrerak ez gaitu kezkatzen, ez delako batere sartu. Ez dakigu etorkizuna zein izango den. Aurrezki-kutxak erakunde pribatuak dira. Kutxabank kreditu-erakunde pribatua da. Meritua litzateke, gero, jadanik pribatua dena pribatizatzea. Ezin da pribatizatu jadanik pribatua dena”

Informazio gehiago:

http://www.deia.com/2014/06/15/economia/la-caixa-capitanea-la-conversion-de-las-cajas

http://www.eitb.com/es/noticias/economia/detalle/2278918/kutxabank–fernandez-no-se-puede-privatizar-lo-es-privado/

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.