HIBRIDOAK BANKUETARA ERE IRITSI DIRA

14/03/2019

2017ko ekainean, hipoteka aktiboen eta berrien gainean bahetzen ari zen Euribor berriari buruzko artikulu bat argitaratu zuen Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/es/blog/el-nuevo-euribor-o-como-evitar-las-trampas-al-solitario/). Gaur egungo indizearen kalkuluarekin mesfidati egon gaitezke, baina indize berri horrek ere ez digu berme askorik eskaintzen. Benetakoagoa izango dela diote, ez dela irudipenei hain loturik egongo.

Formula berria, lehenik, benetako transakzioen kalkuluan oinarrituko da; ondoren, eragiketa historikoetan, eta, azkenik, prezio teorikoetan. Gaur egungo metodologiarekin, azken horiek bakarrik erabiltzen dira. Euribor hibridoa izango da.

Aldi iragankor bat egongo den arren, 2020ko urtarrilaren 1ean hipoteka-eragiketa guztiek helduko diote.

Alabaina, akademikoagoa edo ez hain akademikoa izan daitekeen edozein zehaztasunetik harago, indize hori herritarrentzat garestiagoa izango ote den axola zaigu orain.

Dirudienez, bankuak eta bezeroak pozik utziko dituen formula aproposena bilatzen ari dira, Euriborraren manipulazioa eta horren ondorioak mugatuz edo, behinik behin, kontrolatuz.

Hala ere, ematen duenaren arabera, asmo-akordio hori praktikan gauzatzea ez da erraza, eta baliteke gobernuak legeak eman (erregulatu) behar izatea, planteatzen duten nahitaezko eta aldebakarreko aldaketarekin herritarrak ez daitezen izan kaltetuenak.

Indizea kalkulatzeko xedez egunero datuak ematen dituen taularen zati diren 19 bankuek (horien artean, BBVA, Santander, Cecabank eta CaixaBank daude) beren iritziak eman dituzte dagoeneko. Doiketa finen bat kenduta, metodologia hibridoa diseinatuta dago jada.

Diru Merkatuen Europako Institutua (EMMI) ari da kalkuluetan lanean, eta entseguak egiten ditu emaitzen. Bada, hark esaten duenez, Euribor taulako 19 bankuetatik 15ek emandako datuak kontuan hartuta, hibrido berria gaur egungoa baino % 15 merkeagoa izango da hamabi hilabetera, eta aldakortasuna handiagoa izango da gaur egungo arauarekin bat kalkulatutako datuena baino. Hegakortasuna, ordea, txikiagoa da, epea zenbat eta murritzagoa izan.

Bestela esanda, Euribor hibridoak, seguru asko, inpaktu handiagoa izango du hipotekatuen poltsikoetan, beren hileko kuotak berrikuspen bakoitzean gogorrago igo edo jaitsi daitezkeela nabarituko baitute.

Udazkenera arte itxaron beharko  da, indizearen diseinatzaileen erabakiek familien poltsikoan ekonomikoki nola eragiten duten ikusteko.

2018an, bankuen sektoreak 12.380 milioi euroko irabaziak izan zituen Espainiako negozioarekin bakarrik. Azken bederatzi urteetako errekorra hautsi zuen horrek (hain zuzen ere, adreilua da diru-sarrera horiek eragin dituzten elementu nagusietako bat: berankorrak eta higiezinen arriskuak estaltzeko horniduren beherakada nabarmena, ekonomiaren eta adreiluari loturiko aktiboen salmenta handien susperraldiari esker).

Bankuak ondo daude berriro, guztiz, auzi judizial ugari abian egon arren eta aurreko jarduerengatik irekitzen zaizkien fronte berri eta etengabeak eduki arren. Eta ziurgabetasunak estresa eragiten du, baita emaitzen kontuetan ere.

Herritar xumeok adi egongo gara berriro, eta 2019aren amaierara arte itxaron beharko dugu Euribor berriak aldaketa berri eta benetakoago honen ondoriozko auziak berriro ugaritzen dituen ala ez ikusteko.

Agerikoa da guk ere ondo egon nahi dugula, eta gizarte honetan sortzen dugun etorkizuneko ongizatearen zati handiagoa izan nahi dugula.

 

 Informazio gehiago

https://www.invertia.com/es/noticias/mis-finanzas/20190220/pruebas-euribor-hibrido-reflejan-oscilaciones-mas-bruscas-que-ahora-243802

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/02/22/mercados/1550845542_669697.html

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/03/01/mercados/1551444533_153191.html

 

https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/9737501/03/19/La-banca-consigue-su-mejor-resultado-en-nueve-anos-y-gana-12380-millones.html

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.