ETXEGABETZE EXPRESS DELAKOEN LEGE-PROPOSAMENA AZTERTU DUGU, CIUDADANOS ALDERDIAK EGINDAKOA

09/04/2018

Espainian 87.000 familia baino gehiagok -270.000 pertsona inguruk- etxebizitzak legez kanpo okupatzen dituztela dio Legez kanpoko okupazioa: gizarteko, hirietako eta ekonomiako errealitatea izeneko azterketak. Cerdà institutuak egindako ikerketa horren arabera, okupatutako pisuak dituzten higiezinek beren balioaren % 40 eta % 60 artean galtzen dute.

Ciudadanos taldeak lege-proposamen bat aurkeztu berri du (Etxebizitzak okupatzearen kontrako lege integrala), higiezinen jabeek eta are eraikinetako jabe-erkidegoek ere modu azkarrean ateraraz ditzaten beren etxeetan nahi ez dituzten legez kanpoko okupatzaileak.

Higiezinen jabeei eta auzo jakin batzuen bizikidetzari larriki eragiten dien fenomeno horren aurka modu eraginkorragoan borroka egitea da proposamenaren helburua.

Horretarako, proposamenak neurri gogorrak eta berehalakoak planteatzen ditu legez kanpoko okupazio horien aurka, batez ere indarkeria tartean egon denean edo estupefazienteak trafikatzeko erabiltzen direnean, kasuotan zehapenak gogortzeko eskatzen baita.

Epaiketa azkarrak egin ahal izateko ere eskatzen da. Izan ere, gaur egun ezin da halakorik egin, eta, beraz, jabeek hainbat eta hainbat hilabete itxaron behar izaten dituzte kasuok legez amaitutzat jo eta beren higiezina berreskuratu ahal izateko.

Talde laranjaren proposamenari jarraikiz, halaber, polizia epailearen agindurik gabe sartu ahalko da helbidetzat jotzen ez diren eta delitu-xedeetarako okupatu ahal izan diren eraikuntzetan.

Gai hori korapilatsua da. Kontuan hartuta halako jarduerek araudi-mailan eta erakundeetan eragiten duten porrota, eta konparaziozko bidegabekeria sor daitekeela etxebizitza bat behar duten eta legez administrazioak horretarako sarbidea emateko zain dauden pertsonekin, Cerdá txostenak dioen bezala okupazio gatazkatsuak gutxienekoak badira (% 10 eta % 35 artean), eta   Expansión egunkariaren esaten, 85.000 eta 90.000 etxebizitza artean badaude okupatuta eta horietatik gutxienez 70.000 pisu badaude banketxeen esku, honako galdera hau sortzen da: ea beste neurri batzuk ere sartu beharko liratekeen, etxebizitzak legez okupatu daitezen, beren erabilera normalizatuaren bidez.

Nolanahi ere, aspaldi honetan etxebizitzen gainean iradokitako hirugarren ekimena da. Izan ere, Hipotekaren Eragina jasan dutenen Plataformek etxebizitzen lege-proposamena aurkeztu zuten, Gobernu Zentralak betoa jarri zion arren, eta Alderdi Sozialistak Hiri Errentamenduei buruzko Legea aldatzeko proposamena aurkeztu du, alokairua sustatzeko. Horrenbestez, eztabaida oso serioa egin eta irtenbide eraginkorrak eta sozialki orekatuak hartu beharko lirateke, eta ez dirudi Kongresuan horretarako asmorik dagoenik.

 

Informazio gehiago

http://www.congreso.es/public_oficiales/L12/CONG/BOCG/B/BOCG-12-B-242-1.PDF

http://www.elmundo.es/economia/vivienda/2017/05/04/590b07e9268e3e842e8b46a2.html

http://www.icerda.org/media/files/Presentaci%C3%B3%20Ocupaci%C3%B3%202017.05.02.pdf

https://www.idealista.com/news/inmobiliario/vivienda/2017/03/31/745947-esto-es-lo-que-cuesta-echar-a-un-okupa-de-tu-casa-por-la-via-legal-y-por-la-no-legal

 

 

 

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.