ZORUAREN ETA ZERUAREN ARTEAN

02/11/2015

2015eko irailean, Euriborraren hileko batezbestekoa % 0,154koa izan da. Duela urte bateko balioarekin alderatuta (2014ko iraila), % 0,208 jaitsi da, orduan hileko Euriborra % 0,362koa izan baitzen. Horrek esan nahi du 20 urtean ordaintzeko 120.000 euroko batez besteko hipoteken (Euribor+1) kuotak urtean 144 euro inguru jaitsi direla.

2008tik, hipotekak kontratatzeko erreferentziazko indizea hileroko kuotak jaisten joan da, hilean 300 € baino gehiago (batez besteko hipoteka), uztailean euriborra 5,393koa izan zela kontuan hartuta.

Familia askok ezin dute aurrezpen horren onuradun izan, sinatu zituzten hipotekek zoru-klausula bat zutelako. Betekizun horrek ordaindu beharreko gutxieneko kopuru bat finkatzen du, nahiz eta bankuarekin hitzartutako interesak horren azpitik egon.

Hala ere, hainbat kontsumitzaile-erakunde formula horren kontra egiten ari dira, eta Europako Batzordeak beren eskaerak babestu ditu, jarrera irmoarekin.

Europako Batzordeak, Europako jurisprudentzia aipatuz, epaile komunitarioei Espainiako auzitegien aurka egiteko eta kontsumitzaileei zoru-klausulen ondoriozko gainordainak itzultzeko atzeraeraginezko eskubidea aitortzeko eskatu die.

Batzordeak bere txostena (ez da loteslea) Luxenburgoko Auzitegiari helarazi dio, eta azken horrek emango du, azkenean, ebazpena.

Hala ere, kontrako aldean, bankuak ere ez daude bakarrik. Espainiako Estatuko Abokatuek eta Espainiako Bankuak berak laguntzen diete eta banku-erakundeen aldeko alegatua arreta handiz landu dute. Hala, klausula horiek produktuen ekoizpen- eta mantentze-kostuen ordaina direla argudiatzen dute, eta azkenean, neurri hori aplikatzeak «Espainiako finantza sektorearen egonkortasuna arriskuan» jartzea eragin ahalko lukeela.

Halako betekizun bat eta % 3,5 inguruko batezbesteko interesa duten 2.000.000 hipoteka inguru daudela kalkulatzen da. Hilean, horien eraginpean dagoen pertsona bakoitzak 200 eta 300 € artean gal ditzake; beste modu batera esanda, urtean, 3.000 € inguru. Beraz, aditu batzuk itzuli beharrekoa 36.000 milioi inguru direla esatera ausartu dira.

Nolanahi ere, 2016ko uda arte itxaron beharko da, orduan Europako Goi Auzitegiak klausularen atzeraeragina erabatekoa edo partziala den erabakiko baitu. Espainiako justiziak, Estatuko hipotekei buruzko araudia aplikatuz, bigarrena proposatzen du, kontsumitzaileen eskubideen eta finantza-sistemaren interesen arteko gatazka berrian.

EBko Auzitegiak berriz ere ezbaian jarri du Espainiako hipoteka-erreformaren erreforma; oraingoan, etxegabetzeen kontrako helegitea jartzeko hilabeteko epearekin lotuta. Organo horrek aitortzen du 2013a baino lehenagoko etxebagetzeen kontrako helegitea jartzeko 30 egun ematea, printzipioz, arrazoizkoa dela.

Baina epea etxegabetzearen eraginpean dagoenari helegitea jartzeko eskubidea daukala pertsonalki jakinarazi zaionetik zenbatzen hasita bakarrik. Eta ez, Espainiako araudian finkatzen den bezala, hipoteka-erreforma Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zenetik aurrera zenbatuz gero.

Beraz, badirudi kontsumitzaileen eskubideak defendatzearen arloan horiei beti geratuko zaiela Brusela.

Informazio gehiago, hemen:

http://adicae.net/nota-de-prensa/1367.html

http://www.elmundo.es/economia/2015/10/26/562de573268e3e86118b4597.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.