15.000 milioi euro, horixe da autonomia erkidegoek lortu behar duten egokitze-zifra defizita BPGren %1,5era jaisteko, 2011n erregistratutako batez besteko %3 baino askoz beherago.
Murrizketa-zifra ausartena izutzeko modukoa bada ere, oso erkidego gutxik hartuko dute euren gain zama astun hori. Izan ere, defizita BPGren %1,5era arte jaisteko beharrezkoak diren erkidego bakoitzeko murrizketen banaketan, lau erkidegok hartuko dituzte beren gain ajusteen %70.
Ahalegin berezia Kataluniak, Andaluziak, Valentziako Erkidegoak eta Gaztela-Mantxan egin beharko dute.
Katalanek (%3,75eko defizita) 4.390 milioi euro murriztu beharko dituzte kontuetan, Andaluziak 2.460 milioi euro, Gaztela-Mantxak (eskualdeko BPGren %7,30eko defizita) 2.000 milioi euro murriztu beharko ditu, eta, azkenik, Valentziako Erkidegoak 2.200 milioi euro baino zertxobait gehiago. Hauexek dira 2012ko ajustea gehien “sufrituko” duten erkidegoak.
Beste muturrean daude ezarritako aurrekontu-egokitzeak hainbeste sufrituko ez dituzten erkidegoak, 2011n diziplina zorrotzagoa jarraitu zutelako: Errioxa, Galizia edo Nafarroak 100 milioi eurotik behera murriztuko beharko dute.
Euskadiren kasuan, 2011ko defizita eskualdeko BPGren %2,56 izan zen, eta 700 milioi pasatxoko murrizketa egin behar du (BPGren %1) gobernu zentralak finkatutako helburua lortzeko.
Informazio gehiagorako: