BANKETXE TXARRA: URTEBETE JARDUNEAN

20/01/2014

2013an, Sareb-ek, “banketxe txarra” izenez ezaguna denak, 9.000 higiezin kokatzea lortu du (700 milioi euro, guztira), bai eta, finantza-aktiboen bidez, 2.800 milioi euro jasotzea ere.

Hasiera batean, datu horiek pentsarazten digute dirutza eskuratu dela zorrari aurre egiteko, eta beraz, Estatuak halako arnasaldi txiki bat hartu ahal izango duela. Baina bere ondarearen egitura kontuan hartzen badugu ohartuko gara zenbateko horiek apal xamarrak direla.

Sareb 50.781 milioi euro zituela sortu zen, 200.000 inguru aktibo inmobiliario eta finantzariorekin; kopuru horri 400.000 higiezin gehitu behar zaizkio, mailegu eta kredituen berme gisa (gogora ekar dezagun Sareb-en kapitalaren % 45 publikoa dela, eta gainerakoa, ordea, pribatua).

Zenbait hedabideren arabera, Sareb 78.000 eurotik beheragoko prezioetan saltzen ari da etxebizitzak. Zenbateko horri atxikitako deskontua oso handia da kontuan hartzen badugu “banketxe txarra” 100.000 eurotik gorako higiezinekin baino ez zela geratu.

Azaroaren 27an, ekonomiari buruzko Bloomberg estatubatuar egunkariak adierazi zuen Sareb-ek nazioarteko merkatu inbertso-egileari alokairuko babespeko zazpi etxebizitza-bloke eskatzen zizkiela. Etxebizitza horien okupazio-tasa % 80koa da, eta Madril, Bartzelona eta Guadalajaran daude kokatuta. “Dorian proiektua” delakoa.

Babes publikoko 822 etxebizitza (ez dute esan zenbateko balioa duten), 2007tik 2011ra bitartean eraiki zirenak, eta inbertsio-funtsentzat oso interesgarriak direnak, beren kalkuluen arabera, jabetzapeko etxebizitza bat eskuratzea gero eta zailagoa denez, oso errentagarriak dira horrelako inbertsioak, epe labur eta ertainean.

Kasu honetan, inbertsio-egileek bukatutako etxebizitza publiko alokatuen multzoak eskuratzeko gogo bizia dute, Madrilen eta Bartzelonan ziurtatuta baitauzkate errenten bidezko diru-sarrerak: eskaria handia da eta soldatak beste leku batzuetakoak baino altuagoak.

Zenbait analisten arabera, alokairua alternatiba bakarra izango da jende askorentzat. Horrek gero eta handiago den eskaera horri aldaketa ekarriko dio, errenten zenbatekoak handituz.

Baina Sareb nonahi mugitzen da bere produktuak merkatuan paratzeko orduan. Izan ere, aktibo hauek ditu: “Dorian proiektua” babes ofizialeko etxebizitzak; egoitza-etxebizitzak; “Paramount proiektua” etxebizitza esklusiboak; “Harvest proiektua” landa-finkak; “cossover proiektua” lurzoru finalista; eta aktibo tertziarioak.

Gainera, Luis de Guindos ministroak 2014ko ekitaldian beste jarduera-lerro bati ekingo dio: eraikuntza, hain laidoztatua izan den hori; izan ere, dituen aktiboen artean, bukatu gabeko etxebizitzak ere badira (hasieran pentsatzekoa da ez direla oso erakargarriak, baina salmenta-prezio onean jarriz gero, salduko dituzte azkenean).

Informazio gehiago:

http://www.bloomberg.com/news/2013-11-26/spain-s-bad-bank-offering-rental-homes-tests-demand.html

http://www.sareb.es/es-es/Paginas/web-Sareb.aspx

http://www.eleconomista.es/interstitial/volver/nuezene14/empresas-finanzas/noticias/5454582/01/14/La-Sareb-vencio-9000-inmuebles-en-2013.html

Iruzkinak itxita daude hemen.


Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.