Artikuluaren titulua ulertuko duzue Europako etxebizitzaren bazterkeriari buruz atera berri den FEANTSAren hirugarren txostena aztertu eta gero.
Badakizue etengabe handitu dela etxebizitzarik gabeko biztanleria EBko ea herrialde guztietan? Bazenekiten Espainian bakarrik 16.437 pertsona eguneko egon zirela larrialdietarako aterpeetan 2016an; % 20,5eko igoera ekarri zuen 2014-2016 aldian. Eta, Alemanian, EBko herrialde aberatsenetako batean, 860.000 pertsona bizi dira etxerik gabe. Eta, Frantzian, 13.300 pertsona baino gehiago hil ziren 2012-2016 aldian, kalean bizitzeagatik. Benetan mingarria.
Baldin eta EB bada munduko gune ekonomiko, sozial eta politiko garrantzitsuenetako bat (edo hori lortu nahi da), haren eraikuntza estrategikoa (misioa, ikuskera eta balioak) ezin da soilik geratu truke ekonomikoetan (merkatarien Europa); eta, dirudienez, premiaz eskatzen du ex novo eraikitzea gizarte- eta giza garapenaren laugarren zutabea.
FEANTSA txostenaren zifrak ikaragarriak dira:
- Irlandan (Eurogunearen bigarren herrialde aberatsena Luxenburgoren ondoren, 2016an eduki zuen benetako BPGd orain dela lau urte baino % 45 handiagoa izan zen, langabezia-tasa jaitsi zen, eta mirari ekonomikoa izena eman zioten), etxerik gabe zeuden 3.300 haur baino gehiago 2017ko azaroan, 2014ko azaroaren aldera % 276ko igoera dena. Alegia, haurra da etxerik gabeko hiru pertsonatik bat da.
- Frantzia bada Europako eta munduko beste superpotentzia bat, 2012an, 30.100 haur zeuden etxerik gabe eta 18 urtetik beherakoak ziren etxerik gabeko pertsonen % 33.
- Esandako arloetan, ezin dira harro egon gutxiago aipatu diren beste herrialde batzuk: Suedian, 10.000 eta 15.000 haur inguruk ez zuten etxerik 2017an (% 60ko igoera 2011-2017 aldian); eta, Holandan, 4.000 haur inguru daude etxerik gabe.
- Italia da G-7ko beste herrialde bat, munduaren zortzigarren ekonomia; hala ere, 50.700 pertsona ditu etxerik gabe, etxebizitza pobreen % 21.
Eta, zoritzarrez, luze jo dezakegu garapen ekonomikoa eta gizakiaren ahanztura elkartzen dituen datuak ematen.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan zer?
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren txostenaren arabera (Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen 2016ko Inkesta), % 4,9an mantentzen da diru-sarreren medianaren % 40tik beherako pertsonen proportzioa (Eurostaten arabera, pobrezia-tasa larria).
Sail berekoa den “EAEn bizitegi-bazterketa larrian daudenen egoerari buruzko 2016ko III. azterketaren arabera”, 2.009 pertsona daude gizarte-bazterkeriaren arrisku larrian eta % 90,3 aldi baterako ostatuetan: zenbatutako 2.009 pertsona horietatik, 274 zeuden kalean eta 1.735 ostatu hartuta ostatu-baliabideren batean.
Eta txosten horren arabera:
“SBE/EPS/GLL sistemak pobrezia-egoera larrienei aurrea hartzen jarraitzen du (…). Batez ere, SBE/EPS/GLL sistemak laguntzen du murrizten Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen pobrezia eta ezberdintasunaren inpaktua. Hauek dira sistemaren ondorio positibo nagusiak: * Pobrezia-arriskuan egon ziren biztanleen % 69,3raino heldu zen 2016. urtean EAEko sarrerak bermatzeko sistema: 134.563 pertsona, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren % 6,3. * Laguntzak eskuratzean, benetako pobreziatik irten dira 71.494 pertsona 2016. urtean, EAEko biztanleen % 3,3 eta arriskuan dauden biztanleen % 36,8. Hau da, % 75eko igoera 2008an egon ziren 40.858 pertsonekin alderatuta. Aztertutako biztanleen % 74,6k ez dute ikusten haien familia pobre moduan. * 63.069 pertsona artatu dira, zeinek ez baitute lortzen pobreziatik ateratzen, SBE/EPS/GLL sistemaren laguntza badute ere (EAEko biztanleen % 2,9); dena den, sistemaren prestazioen bidez murriztu egiten da dituzten sarreren eta mantenuko pobrezia-mugaren arteko aldea % 74,2tik % 16,1era. SBE/EPS/GLL sistemako sarrerek kolektibo horren sarrera guztietan duten pisua % 69,2rainokoa da, 2016an. Aztertutako biztanleen % 73,3k ez dute uste haien familiak muturreko pobrezian daudenik; pobreak edo oso pobreak direla uste dute.
Bermatutako babes sozialak modu erabakigarrian laguntzen du, hortaz, 2008ko krisiari lotuta dauden prozesu sozial eta ekonomikoen ondorioak arintzen.
Eta, dirudienez, beharrezkotzat jotzen da EBn gizarte-zutabe indartsu bat eraikitzea azken atzeraldi ekonomikoak ekarritako ezberdintasun itzelari aurre egiteko. Zerikusi handia eduki dute austeritate-politikek. Beste garai batzuetan, ongizate estatu sendoak sortu eta mantendu badira EBko zenbait estatu-naziotan, zerk ekiditen dio egitea EBri nazioz gaindiko erakunde gisa?
Agian, Europak berak ere jokatuko du bere azken destino politikoa, ez bada gai sartzeko giza garapenarekin lotutako gizarte-ikuspegi hori. Gastu soziala indarrez handitzeko aukera dago? Egin daiteke, betiere, borondatea eta horretarako politikak badaude.
Beste kasu batean, gero eta indartsuagoak diren Europaren kontrako indarrek gizarte-defizita hartzen dute haien diskurtsoen elementu bateratzaile gisa (immigrazioarekin batera) eta horrek aurrerapen sozialeko gabezia arriskutsu bat ekarriko du (alderdi ekonomizistaren motakoa ez dena, baina ezta ere garrantzia gutxiagokoa).
Nireak (nazionalak, langileak, etab.) Europak abandonatuak, lehenengoak, hori da gaur egun zabaltzen ari den mezua, eta arrakasta nabarmenaz zabaldu ere; baina, haren aurrean, beste bat jarri behar da aurrez aurre: benetan ziurtatzea Europak ez dituela bereak ahazten, uste osoz, posible bada.
Informazio gehiago: