BAD BANK- BANKU TXARRA (AKTIBOAK KUDEATZEKO SOZIETATEA) HEMEN DAGO JADANIK

07/09/2012

Espainiako ekonomiaren atzeraldia eragin zuen finantza-krisia lehertu zenetik hona, asko hitz egin da Bad Bank edo Banku Txar bat sortu behar ote zen, finantza-erakundeen aktibo toxikoak, erakunde horien balantzeetatik kendu ondoren, kudeatzeko.

Etxebizitzen stocka, zalantzazko hipotekak edo ordaindu gabekoak, eta eraiki gabeko lurzoruak arazo larria dira bankuen balantzeetan, eta 2011. urtearen bukaeran guztira 184.000 milioi euro baino gehiago ziren, emandako mailegu guztien % 60, Espainiako Bankuaren arabera. Higiezinen burbuilak izandako eztandaren ondorio dira horiek.

Oso aurkako iritziak egon diren arren, eta hasieran tresna hori onartu nahi ez bazen ere, azkenean Espainiako bankuak erreskatatzeari buruzko eztabaidan Bruselaren borondatea gailendu da, eta Raxoiren gobernuak banku horien saneamendua Espainiako finantza-sistemaren azken aldiko laugarren erreforman sartzea erabaki du, aktiboak kudeatzeko sozietate bat sortuta, zeina, Soraya Sáenz de Santamaría lehendakariordearen beraren hitzetan, “ ez zaie kostatuko euro bat ere zergapekoei”

Banku Txarra errentagarria eta bideragarria izan beharko da, eta hamabost urteko epea izango du aktibo toxikoak bere balantzetik kentzeko. Eta nazionalizatutako erakundeei bakarrik zabalduko zaizkie ateak, eta, oraingoz, honako hauek dira: Bankia, Novacaixagalicia Banco, Catalunya Caixa eta Banco de Valencia.

Lau banku horiek, eurek bakarrik, aktibo problematikoetan 75.000 bat milioi euro dituzte, eta aktibo horiek konpontzen eta errentagarri bihurtzen saiatu beharko dira.

Lan nekeza Bad Bank-arentzat, batez ere Bruselak adreilua gaur egungo merkatuko prezioan, eta ez etorkizunekoan, balioztatzera behartzen duelako, hau da, aktiboei ezin zaie aplikatu hurrengo urteetan izan lezaketen prezio handiagorik, edo beste hitz batzuekin esanda, Bruselak ez du nahi berriro inor espekulatzen hastea.

Amaitutako etxebizitzak gaur egun egiten diren salmenten erreferentzia-prezioan pasatu beharko dira, eta lurzoruei dagokienez, liburu-balioen gaineko deskontu bat aplikatzen da, kontuan hartuta zenbat denbora behar duen lurzoru horrek garatzeko eta zenbat denbora beharko litzatekeen saltzeko.

Beraz, ematen du aktibo toxiko horien baliospena giltzarri izango dela, eta horren inguruan oinarrituko dela finantzak onbideratzeko sistema osoa; eta baliospen horren baitan egongo da, neurri handiagoan edo txikiagoan, bankuak babestu behar diren edo etxebizitzen prezioek eraginik duten.

Gauzak, baina, erabat aldatu dira. Orain arte bankuek hipoteka-exekuzio bidez jasotako higiezinak saldu nahi ez bazituzten eurek nahi zuten prezioaren azpitik, orain, berriz, onartzen dute 20.000 milioi gutxiago balio dutela, hau da, euren higiezinen kontabilitate-balioa % 45 gutxitu dute.

Kontua da erakundeek zuzendu dituztela gehiegi balioztatutako aktiboak, baita, aktiboak erakundeen balantzeetan sartu zirenean (sustatzaileek eta familiek

ordaintzeari utzi ziotelako), erregistroetan jarri zitzaien prezioari egindako beherapena ere. Amaitu da denbora. Etxebizitzen prezioen beherakada areagotu egingo da epe motz eta ertainera.

Erne egongo gara banku txarra noiz abiatzen den, eta espero dezagun horrela arazoa konpontzea, ganga-giltzarri baita kreditua, ekonomia produktiboaren eragilea, berreskuratzeko.

Lehen erronka izango da banku horrek, hiru hilabeteko epeqan, abiatzeko behar duen kapital pribatua lortzea (bere kapitalaren % 50 baino gehiago), kontuan hartuta gaur egun ezinezkoa dela Espainiako adreiluaren arlorako inbertitzaile pribatuak lortzea aktiboen prezioetan sekulako beherapenak (eta oso epe motzeko kapital-irabaziak, aktibo horiek salduta) onartu gabe. Hemen agertuko dira inbertsio-funtsak edo Espainiako banku osasuntsuak eurak, banku txarraren balizko akziodun pribatu gisa.

Horiek dirua irabazten badute, horrek esan nahiko du galera gehiago izango dituela Espainiako banku-sektore txarrak, eta diru-laguntza publikoen koltxoia berriro ere kolokan egon liteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

http://www.bde.es/bde/es/

http://economia.elpais.com/economia/2012/09/03/actualidad/1346704578_043877.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.