2016ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, EINek jakinarazi du atzerritarren kopuruak behera egin duela segidako bosgarren urtez biztanleria orokorrean. Ia 100.000 atzerritarrek alde egin dute Espainiatik eta, orain, nazionalitate atzerritarra dutenen kopurua 4,6 milioi da, erroldatuta dauden 46,52 milioi nazional eta atzerritarrak hartuta.
2015. urtean, biztanleriak, oro har, behera egin du autonomia-erkidego guztietan, honako hauetan izan ezik: Madrilen (27.082 pertsona gehiago), Katalunian (8.148 gehiago) eta Balear Uharteetan (2.274 gehiago). Ez da kasualitatea ekonomiaren aldetik autonomia-erkidego dinamikoenak izatea.
EAEn, 164 pertsona gutxiago daude.
Espainian inskribatuta daudenen guztizkoaren gaineko atzerritarren proportzioa % 9,9 da 2016ko urtarrilaren 1ean.
2015. urtean, atzerritarren kopuruak behera egin zuen autonomia-erkidego guztietan, baina ez EAEn (1.209 pertsona gehiago), ezta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan ere.
EAEn inskribatutako biztanleriaren guztizkoaren gaineko atzerritarren proportzioa % 6,3 da 2016ko urtarrilaren 1ean; Estatuko batezbestekoa baino 3,3 puntu gutxiago da hori, eta oso urrun dago atzerritarrek garrantzi handiena duten autonomia-erkidegoetatik (ehuneko handiena Balear Uharteetan dago, atzerritarrak % 17 baitira, baina Kataluniaren kasuan, esaterako, % 13,6 dira).
EAEren kasu zehatzean, 139.025 atzerritar daude: Bizkaian 66.033, Gipuzkoan 47.530 eta Araban 25.462. Nazionalitatearen arabera, marokoarrak dira nagusi, ia hogei mila pertsona baitira; haien atzetik errumaniarrak datoz, hamazazpi mila eta bostehun lagun baino gehiagorekin, eta hirugarren postuan, alde handiarekin, portugaldarrak (sei mila eta hirurehun) edo nikaraguarrak (bostmila eta zortziehun lagun). Dena den, 119 nazionalitate daude ordezkatuta, eta 120.a aberrigabeak dira.
Antza, atzerritarren exodo horren arrazoi nagusia krisialdia da, eta krisialdiak eragindako lanik eza; izan ere, otsailean, langabezia-tasa % 20,4 zen (EBaren batezbestekoa % 8,9 da, edo Alemaniarena % 4,3) eta gazteen langabezia, aldiz, % 46,5, Estatu osoko datuen arabera.
Atzerritarrei alde eginarazi dien krisialdi horrek berak autoktonoak ere kinka berean jarri ditu. 2008tik 2015eko ekainera bitarte, EAEko lau mila eta hirurehun gazte baino gehiago (18-34 urtekoak) atera dira kanpora beste herrialde batzuetan lan-aukerak bilatzeko.
Gazte horien itzulera-tasa jaisten ari da (% 43 da, eta 2008an % 56 zen). Talentuak eta ilusioak ihes egitearen ondorioz, gazte horiek prestatu dituen herrialdean desoreka ekonomikoa sortzeaz gain, produkzio-sarea berritzeko bizigarri berriaren defizita ere izaten da.
Eta horri guztiari EAEko jaiotza-tasa txikia gehitzen badiogu, etorkizuna kezkatzeko modukoa izango dugu. 2026rako aurreikuspen demografikoetan, EAEko biztanlerian 100.000 pertsona baino zertxobait gehiagoko galera izango dugula dio Eustatek.
Oker egongo ahal dira. Gazteak esperientzia are handiagoarekin atzera EAEra itzultzea nahi dugu, eta EAEko dinamismo ekonomikoak biztanleria-dinamismoa eragin dezan.
Baina helburu hori lortzeko, “enplegu duina+etxebizitza lortzeko aukera” ekuazioa da, oraindik ere, herrialde-estrategia nagusia, autoktonoek ez dezaten kanpora beharrik izan EAEtik kanpo ekintzaile izateko eta guri balio erantsia ekarriko digun kanpoko talentua eta lana erakartzeko.
Informazio gehiago eskuratzeko:
http://www.ine.es/jaxi/Tabla.htm?path=/t20/e245/p04/provi/l0/&file=0ccaa002.px&L=0http://www.eustat.eus/elementos/ele0000400/ti_Indicadores_de_natalidad_y_fecundidad_de_la_CA_de_Euskadi_por_a%C3%B1o_segun_territorio_historico_2013-2025/tbl0000425_c.html#axzz490LPnp5Yhttp://www.rtve.es/noticias/20160428/poblacion-espanola-desciende-cuarto-ano-consecutivo-debido-salida-extranjeros/1346727.shtmlhttp://www.elconfidencial.com/espana/2016-02-14/poblacion-extranjera-mayoritaria-ciudades-espana-barrios-padron_1151465/#Portadahttp://www.datosmacro.com/paro-epa/espana