Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan lan egiten dugun taldea gara; Azterketa, Plangintza eta Aurrekontu Zerbitzuan, zehazki.
Bost pertsonez osatutako diziplina anitzeko lantaldea gara; prestakuntzaz, berriz, ekonomialari, soziologo edo politologoak gara.
Informazio teknologietan eta komunikazioan prestakuntza duten beste lau pertsonek laguntzen digute.
Herritarren parte-hartzean eta pertsonekiko komunikazioan sinesten dugu, etxebizitza arloan elkarlanean politika publiko hobeak egiteko xedez, hala gizartean balio publikoa sortzen laguntzen dugularik.
Beste era batera komunikatu behar dugula uste dugu baita, era zuzenago, errazago, sinpleago eta gardenago batean, eta gizarteari kontuak eman beharrean garela indarrean diren politika publikoak aztertzen jarrita, elkarlanean aztertu ere.