Etxebizitza sailak bost urtean etxebizitza sozial bana esleitu die tratu txarrak jasandako bizkaiko 200 emakumeri baino gehiagori

04/07/2018

Zuzeneko entregak, zerrendetan salto eginda, hirukoiztu egin dira, emakumearen edo haren seme-alaben osotasun fisikoa arriskuan egotearen beldurrez.

Iturria: JOSÉ DOMÍNGUEZ BILBAO – EL CORREO BIZKAIA – 2018/07/01

Genero-indarkeriako kasuen atzean, beti dago autoestimua txiki-txiki eginda daukan emakume bat, ihes egiteko edo tratu txarren emaileari aurre egiteko baliabiderik ez duelako. Ez dirurik, ezta bere burua babesteko bizitokirik ere. Biktima horiek askotan ez dira bakarrik bere buruaz kezkatzen, beren seme-alabengan ere pentsatzen dute, eta horrek eraso bakoitzari erantzuteko gaitasuna murrizten die. Emakume horiei laguntzeko, erakunde publikoek zerbitzu integral eta koordinatua bermatzen dute, eta horretan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila gero eta leku handiagoa hartzen ari da.

Bost urtean, 200 etxebizitza babestu baino gehiago esleitu dizkie biktima horiei Bizkaian, alokairu sozialaren erregimenean –393, guztira, EAEn. Bostetik bat urgentziazko bidetik entregatu da, esleitzeko ohiko izapideak saltatuta, eskatzailearen edo haren kargura dauden adingabeen osotasun fisikoa arriskuan egon daitekeelakoan.

«Aurtengo lehenengo bost hilabeteetan bakarrik, zazpi etxebizitza entregatu ditugu salbuespenezko bide horretatik: hiru Bizkaian, hiru Gipuzkoan eta beste bat Araban», nabarmendu du Pedro Jáuregui sailburuordeak. Arduradun sozialistak kopuru horren goranzko joera «kezkagarria» azpimarratu du, hirukoiztu egin baita 2015etik hona.  2017an, guztira, 23 etxebizitza esleitu ziren –10 Bizkaian–, «eta horiei gehitu behar zaizkie etxebizitzaz aldatu genituen lau emakume; kasu horietan, tratu txarren emaileak etxebizitza ezagutzen zuen eta arrisku bat zegoen».

2013tik aurrera arreta emandako beste 309 kasuetan, berriz, esku-hartze publikoaren ondoren, berrerortze-arriskua txikiagoa izan zen, eta horrek aukera eman zuen Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren ohiko izapidea jarraitzeko. Hori bai, lehentasuna bermatuta. Baremazioan beste 10 puntu ematen zaizkie, baina horrek ez dakar beti premia handiagoak dituzten beste eskatzaile batzuei aurrea hartzea. Horregatik, sailak oraindik tratu txarrengatiko 760 espediente ditu zabalik; % 60 Bizkaian, eta gainerakoak berdin banatuta Araban eta Gipuzkoan. Eta hori kontuan hartuta 143k baja ematea erabaki zutela hainbat arrazoirengatik.

Udal-txostenak

Jáureguik azaldu du, urgentziazko kasuetan zein arruntetan, «udaletako zerbitzu sozialek helarazten dizkieten espedienteen» arabera jarduten duela sailburuordetzak, «haiek baitira egoeraren larritasuna ondoen ezagutzen dutenak».  Horregatik, askotan, emakumeak bizitokia duen udalerrian entregatzen da etxebizitza, «horrek gauzak erraztu egiten dituelako eta arazoak saihesten direlako, adibidez seme-alabak ikastetxez aldatu behar izatea».

Eusko Jaurlaritzak bide hori jorratu behar dela uste du, eta horrela dago jasota onartu berri den 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berrian. Ildo horretan, tratu txarrak jasandako emakumeei  etxebizitzak salbuespenez zuzenean esleitzeko irizpideak berraztertu eta irizpide gehiago onartuko ditu. «Beste 60 etxebizitza ere erreserbatuko ditugu hiru urte hauetan, nahiz eta alokairuaren parke publikoaren aukerak murriztuak izan –12.600 etxebizitza; edozein modutan ere, parke hori ahalik eta gehien optimizatu beharko dugu, 53.000 eskatzaile zain daudelako».


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.