ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOA (inkesta itxi da)

18/09/2017

Inkesta honen bidez jakin nahi izan dugu herritarren iritzia Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboari buruzko alderdi nagusien gainean, gai honen inguruko ekintzak diseinatu eta abian jartzeko garaian zer hobetu daitekeen identifikatu ahal izateko.

Inkestaren emaitza nagusiak jakin nahi badituzu, deskargatu honako TXOSTENA.

Gainera, Etxebizitzarako eskubide subjektiboari buruzko kontuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu Aginduaren zirriborroa eta gida-laburpena.

1. BLOKEA: ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOAREN TITULARRAK
1. galdera: Zer iruditzen zaizu eskubidearen titularra izatekotan, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan gutxienez 3 urtez inskribatuta egon beharra alokairuan?
2. galdera: Zer uste duzu eskubidea lortzeko jarritako gehienezko diru-sarrerari buruz? (Urteko 15.000€ arteko diru-sarrera hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitaterako; 12.000€ artekoa bi kideko bizikidetza-unitaterako, eta 9.000€ artekoa norbera bakarrik bada).
3. galdera: Ados al zaude EAEko udalerriren batean erroldatuta egon arren atzerriko nazionalitatea dutenek, egoitza-baimena eduki gabe ere, eskubide horren titularra izateko aukera edukitzearekin?
4. galdera: Azaldu eskubide hau izateko zenbateko lehentasuna emango zeniekeen honako kolektibo hauei (1: batere lehentasunik ez; 4: erabateko lehentasuna):
  • Etxetik botatako jendea
  • Mugikortasun urriak eragindako ezintasuna edo ezintasun psikikoren bat dutenak
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak
  • Bananduak, dibortziatuak edo izatezko bikote izateari utzi diotenak
  • 30 urte edo gutxiagoko jendea
  • 70 urte edo gehiagoko jendea
  • Bestelako kasu batzuk (zehaztu):
5. galdera: Azaldu (1-4 bitarteko balorazioa emanda), ados zauden ala ez kasu hauetan salbuespena egitearekin, etxebizitzaren baten titular direnek ere eskubide hau izateko (1: ez nago batere ados ; 4: erabat ados):
  • Etxebizitzak ez betetzea bertan bizitzeko baldintza minimoak ere
  • Etxebizitza sarbideetako nahiz igogailuetako obligazioak betetzen ez dituen eraikin batean egotea
    • Etxebizitza ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo seme-alaben etxe izateko esleitu izana epai bidez, banantzeko, dibortziatzeko edo izatezko bikotea azkentzeko prozesu baten ondorioz
    • Enbargatzeko prozeduraren ondorioz, etxebizitza besteren batek eskuratu izana
    • Etxebizitzaren azalera erabilgarria 15 metro koadro baino txikiagoa izatea, pertsona bakoitzeko
    • Bestelako kasu batzuk (zehaztu):
    2. BLOKEA: ETXEBIZITZAK ESLEITZEA
    6. galdera: Ados al zaude eskubidearen ondorioz etxebizitzak/bizitokiak esleitzeko aurreikusi den baremoarekin? (hauek baloratzen dira: erregistroan, alokairuko araubidean, inskripzioa noizkoa den; bizikidetza-unitatean zenbat diren; diru-sarrerak zenbatekoak diren; eskatzailea non erroldatuta dagoen, etxebizitzarako premia berezirik ba den)
    7. galdera: Baldin etxebizitza-kupo jakina gordeko balitz Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa betetzeko, zer portzentaje irudituko litzaizuke horretarako egokiena?
    9. galdera: Eskubidearen ondorioz etxebizitzak esleitzerakoan, zer lurralde-eremu izan behar litzateke kontuan zure ustez?
    10. galdera: Gaur egun, alokairu-errenten gehienezko prezioak eta etxebizitza publikoen alokairu-errenten hileko kanonak 150-350€ tartean daude logela bakarreko etxebizitzetarako, eta 180 - 420€ bitartean bi logelako etxebizitzetarako (bizikidetza-unitatearen diru-sarreren % 30a da muga). Zer iruditzen zaizkizu gehienezko prezio horiek?
    11. galdera: Eskubidea aitortzeko beste eskabiderik ukatu behar al litzaioke eskatzaileari, lehendik etxebizitzak txikitu baditu edo bandalismoren bat egin badu bertan?
    3. BLOKEA: ETXEBIZITZAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (EPE)
    12. galdera: Zer iruditzen zaizu EPEtarako hileroko zenbateko maximoa 250€-koa izatea 2017 eta 2018 urteetarako?
    13. galdera: Demagun ahaidetutako bizikidetza-unitate bi edo gehiago bizi direla elkarrekin etxebizitza batean. Zer irudituko litzaizuke halakoetan EPEa unitate bakarrari ematea?
    14. galdera: Eta unitate horiek ez balira ahaideak, ondo irudituko litzaizuke gehienez bi EPE ematea etxebizitza berdinean bizi badira?
    4. BLOKEA: ADMINISTRAZIOKO KONTUAK
    15. galdera: Zer iruditzen zaizu gehienez ere sei hilabetekoa izatea administrazioak eskubide hau aitortzeko ebazpena emateko epea?
    16. galdera: Zer epe iruditzen zaizu egokia administrazioak etxebizitza-eskatzaileen baldintzak berriz aztertzeko, hartara, eskubidea aitortzeko betekizunak ondo betetzen dituztela egiaztatzeko?
    17. galdera: Ondo iruditzen al zaizu eskubidearen titularrak etxebizitza esleitu zaionean atzera egiteko aukera izatea, inongo ondoriorik gabe?
    DATU SOZIODEMOGRAFIKOAK
    Sexua:
    Adina:
    Bizitoki duen lurralde Historikoa:
    ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK

    Zerrendara itzuli

    Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.