Urteko kanon bat, jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzeko neurri gisa

12/06/2019

Etxebizitzari buruzko EAEko Legean jasotzen denaren arabera, eta etxebizitzen funtzio soziala bermatzeko, neurriak ezarri behar dira okupatu gabe egon ez daitezen.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritza dekretu-aurreproiektu bat prestatzen ari da EAEko jenderik gabeko etxebizitzen gaia arautzeko. Aurreproiektu horren zirriborroan honela definitzen dira jenderik gabeko etxebizitzak: EAEn dauden eta “2 urte baino gehiago segidan okupatu gabe dauden etxebizitzak”.

EZ dira jenderik gabeko etxebizitzatzat joko:

  • Bigarren etxebizitzak
  • Aldi baterako okupatu gabe daudenak, arrazoi justifikatuengatik (lana, osasuna, mendetasuna edo gizarte-larrialdia edo baliokideak)
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateen etxebizitzak, talde jakin batzuen erabilerarako direnak
  • Etxebizitzaren arloko entitate publiko eskudunek kudeatzeko lagatutako etxebizitzak.
  • Etorkizunean erabili ahal izateko birgaitzen edo egokitzen ari diren etxebizitzak

Gaur egun badaude etxebizitzen mobilizazioa eta okupazioa sustatzea helburu duten programa publikoak (ASAP, Bizigune…), arrazoizko prezioan bizitza duina eskuratzea errazteko, era guztietako bermeak emanez bai errentatzaileei bai errentariei.

Pizgarri horiek gorabehera alokatzeko eskaintzen ez diren etxebizitza horietarako, urteko kanon bat ezartzea aurreikusten da egoera horri buelta emateko. Horretarako, kanon horien kudeaketaren arduradunak udalak izatea proposatzen da; bai kanonak ezartzeari bai biltzeari dagokionez. Kanon horrek sorrarazitako diru-bilketa etxebizitzaren arloko gizarte-helburuko udal politikak sustatzea izango da esklusiboki.

Proposamenak jasotzen duenez, etxebizitza erabiltzeko eskubidea dutenek ordaindu beharko dute kanona, eta horren zenbatekoa 10 euro izango da etxebizitza erabilgarriko metro karratu bakoitzeko. Zenbateko hori % 10 gehituko da etxebizitzak jenderik gabe jarraitzen duen urteko, hasierako zenbatekoa halako 3ra arte gehienez.

Kanon hori ezartzeko Jaurlaritzak egindako proposamenaren alde zaude, jenderik gabeko etxebizitzen okupazioa mobilizatzeko neurri gisa? Egokia iruditzen zaizu aurreikusitako kanonaren zenbatekoa? Zure ustez horrela lortuko da etxebizitza jenderik gabe ez egotea?

Eusko Jaurlaritzaren proposamenari buruz gehiago jakin nahi baduzu, dokumentu hauek deskargatu ditzakezu:


    • Yo lo veo genial, ya que a veces lo que hace que no pongamos las viviendas en el mercado es la pura comodidad (por no tener necesidad) y el inmovilismo, no es porque la queramos tener disponibles para nosotros, por lo que creo que “no va a hacer daño a nadie”, porque efectivamente servirá para movilizar las viviendas actualmente deshabitadas y ganaremos todos.

    • La propiedad es sagrada y no se puede obligar a nadie a alquilar una vivienda. Peeeeeero….
      Tener una vivienda vacía hoy en día es un lujo que no nos podemos permitir, Hay que sancionar fiscalmente a quién no quiere poner una vivienda en el mercado. Es una necesidad básica de la sociedad.
      Que pasaría si una farmacéutica se negara a suministrar medicamentos vitales simplemente por especular?
      Pues que el estado intervendría. Aquí lo mismo.

    • La vivienda básica debería ser semi-gratuita como es la sanidad y la educación.
      Además con esa medida seriamos más felices incluso con salarios menores a los actuales. Y con eso las empresas serían más competitivas internacionalmente.

    • Es una ideea muy buena!


    Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

    Zerrendara itzuli

    Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.