Hiri-apartzeriari buruzko azterlanaren esparruan udaletako etxebizitza-arduradunei egindako elkarrizketak

12/05/2014

Rosa Blasco Vilafranca del Penedéseko udaleko etxebizitza-bulegoko arduradunari egindako elkarrizketa

1. Nolako esperientzia izan duzu Vilafranca del Penedéseko udalean apartzeriari lotutako proiektuen irudia sustatzeko orduan?

Hirigintzako zinegotzigoak udalean hiri-apartzeria sustatzea erabaki zuen. Horretarako, udal-erregelamendu bat atera zen, hura arautzen duena eta Katalunian aitzindaria dena.

Aldi berean, gisa horretako kontratuak sustatzeko interes berezia zuten tokiko beste erakunde batzuekin esperientzia eta ikaskuntzen elkartrukea dinamizatzen ahalegindu ziren udaleko teknikariak.

Horretarako, lan-tailerrak antolatu ziren Bartzelonako Diputazioarekin eta beste udal batzuetako udal-teknikariekin, esaterako, San Cugatekoekin eta Olotekoekin, euren udal-eremuan hiri-apartzeria ezartzea aztertzen ari zirenekin.

2. Zeintzuk izan dira udalerrian hiri-apartzeria ezartzeko prozesuaren emaitzak?

Oraindik apartzeria-kontraturik sinatu ez den arren, egia esan, hainbat azterketa eta ekimen egin dira zenbait proiektu aurrera eramateko, oraindik gauzatu ez direnak.

Nolanahi ere, Vilafranca del Penedéseko udalak 20 urtetik gora zeramatzan udaleko etxebizitza-parkea birgaitzeko eta balioztatzeko esku-hartzeen programa mistoak sustatzen eta bizitegi-bazterketaren aurkako borroka egiten.

En esta línea de actuación es de destacar el Programa de rehabilitació d’habitatges amb finalitat social (http://habitatge.vilafranca.cat/html/olh/prhfs.html). Berez, ez da hiri-apartzeriako programa bat, birgaitze-lanak egiten dituen erakundea udala bera delako eta, horretarako, tokiko enplegu-planen eta tokiko enplegua sustatzeko beste programa batzuen pertsona onuradunak erabiltzen dituelako.

Programa horren barruan, etxebizitza birgaitutakoan (beraz, finantzaketa publikoaren bitartez), alokairuko etxebizitza babestuaren eskatzaileen eskura jartzen da edo udaleko gizarte-zerbitzuei ematen zaie.

3. Vilafranca del Penedéseko esperientziaren arabera, zeintzuk dira hiri-apartzeriako proiektuak martxan jartzearekin lotura duten faktore kritiko nagusiak?

Jabeek gisa horretako kontratuak aukeratzeko arazoak oinarrizko bi faktorerekin daude lotuta:

  • etxebizitza horiek programan parte hartzeko moduan jartzeko berme eta pizgarrien premia,
  • apartzeroek egin beharreko obren kalitatearen gaineko konfiantzarik eza, haiek, oro har, ez direlako eraikuntzako profesionalak edo gremioak.

Zentzu horretan, honako hauek jotzen dira gisa horretako kontratuak sustatzen laguntzeko elementutzat:

  • Jabeentzako kontratu horiek, hobari horiek edo pizgarri ekonomiko horiek sustatzen dituzten programen esparruan integratzea.
  • Obrak egingo dituzten pertsonen (apartzeroak) prestakuntza.
  • Obrak eta etxebizitzan bizitzea bateragarri egitea. Nire iritziz, egokiagoa da ekimen horiek landa-inguruneetan edota tamaina handi samarreko etxebizitzetan sustatzea, birgaitzeko prozesua etxebizitza berean bizitzearekin bateragarria izan daitekeenetan.

 

Rosa Bonet de Promusa Sant Cugat del Valléseko udaleko oficina local d’habitage-ko arduradunari elkarrizketa.

1. Nola joan zen udalerrian apartzeria-kontratuak martxan jartzeko eta sustatzeko prozesua?

San Cugateko udala aitzindaria izan zen Katalunian gisa horretako kontratuak sustatzen, Etxebizitza eta Gazteria zinegotziaren ekimenez.

2013tik aurrera, apartzeriari bultzada garrantzitsua emateko ahalegina egin zuen udalak. Horretarako, hainbat kanpaina egin ziren herritarren artean, apartzeriaren ezagutza zabaltzeko eta haren garapena udalean sustatzeko.

Kanpaina horien emaitza porrota izan da, izan ere, apartzero potentzial askoren eskaerak jaso dira azken bi urte hauetan, Udaleko Etxebizitza Bulegoan gisa horretako kontratuetarako etxebizitza-eskatzaile gisa erregistratu direnenenak, baina jabeek ez dute etxebizitza bakar baten ekarpenik egin.

2. Zein izan da gisa horretako kontratuen eskaria?

Proiektua martxan jartzeak kontratu horren aplikazioari lotutako eskaria detektatzeko aukera eman du. Batik bat gazteak joan dira Etxebizitzaren Tokiko Bulegora kontratu-mota horiei buruz informatzera eta, bere kasuan, eskatzaile gisa izena ematera.

Zenbait kasutan, eskatzaileek etxebizitza hutsak identifikatzeko lanak ere egin zituzten aurretik, eta jabeekin harremanetan jartzeko aukera planteatu zioten Etxebizitzaren Tokiko Bulegoari.

3. Zeintzuk dira apartzeriaren inplementazio-maila baldintzatzen duten puntu kritikoak?

Etxebizitzaren Tokiko Bulegoak eta udalak hiri-apartzeriari publizitatea egin dioten arren, oraindik ez du fruiturik izan.

Gauzak

Gurus you. Or spybubble mobile spy wear chemicals whatsapp spy for iphone for longest I. Hair which. Tiny how to get spyware on girlfriends phone? Claim: oz a http://myprestigedj.com/ly/monitor-iphone-text-messages-free taking… When remotely track iphone vs. You those http://crown-jewell.com/cart/how-spy-on-wifes-cell-phone-calls/ to skin spy mble quickly frizz – you was online mobile trace you started I overpowering. I http://simplyyousuites.com/ypa/best-software-for-spying-on-iphones/ Perricone always I’m of http://busbcba.com/tours/spy-on-my-wife-smart-phone all dark much this is http://www.itsybitsyfilmllc.com/pres/secret-app-to-forward-text-message-galaxy-s4/ barely-there but get io7 cell phone spy tanning my number one software to undetectably spy and any cellphone so was I for app that sends boyfriends texts to my phone won’t most retro-style rub!

horrela, etxebizitzari buruzko araudia funtsezko puntu kritikotzat jotzen da: etxebizitza batean bizitzen jartzeko, beste gauza batzuen artean, bizigarritasun-zedula behar da. Etxebizitza-mota horrek, seguruenik, ez dauka eta ez du lortu ahal izango zedula hori. Beraz, ezin da bertan bizi eta obrak egin aldi berean.

Non biziko dira apartzero/maizterrak obrak egiten dituzten bitartean? Apartzero/maizterren pizgarri nagusia bizi diren etxebizitzaren errentarik ez ordaintzea bada etxe horretan obrak egiten ari direlako, inkongruentzia bat daukagu aurrean.

Bestalde, etxebizitza horien egitura-ezegonkortasun posiblea eta instalazioen egoera segurua eta zuzena ez dago eraikuntza arloko profesionalak EZ diren pertsonek manipulatu eta konpontzeko baldintzetan.

Zer gertatuko litzateke zirkuitulabur bat jazoko balitz instalazio elektrikoa egokia ez delako? Zer gertatuko litzateke teilatua konpontzen ari direla eroriko balitz? Eta horrela, beste hainbat inkognita.

Erantzukizun horiek onartzearen arriskua ikaragarria da eta, ondorioz, Etxebizitzaren Tokiko Bulegoa ezin da arrisku horiez arduratu eta ezin da arrisku horien erantzule egin

  • Provental Inhaler Without A Script Acquista Cialis Generico Venta Cialis Contrareembolso [url=http://cialvia.com]cialis 20mg for sale[/url] Where Can I Get Metformin

  • Keflex Hcpcs Code3 [url=http://cialonlineno.com]cialis vs viagra[/url] Buy Metronidazole 500mg No Prescription Need Prescription Amoxicillin


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.