ETXEBIZITZAK UTZARAZTEAREN AURKAKO 18 NEURRI

08/11/2012

Epaileak ere ez dira ados jartzen. Egia da epaileek arauak aplikatu baino ez dituztela egiten. Baina gizartearen errealitate gordina erakusteko balio du, hipoteka-betearazpenen drama bolbora bezala hedatzen ari den gizarte batena, alegia.

Utzarazpenei dagokionean hondamenera eta gizarte-hausturara iristen ari garen honetan, 7 epailez osatutako talde batek txosten bat landu du. Txosten horretan, 18 neurri proposatu dituzte etxebizitza utzarazpenen sistema aldatzeko eta horrelako egoera negargarriak arintzeko.

Neurri horiek kritikatu egin daitezke, hobetu, gutxietsi edota, besterik gabe, inolako irrikarik gabe irakurri. Alabaina, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, txostena enkargatu zuenak, alegia, ez duela aztertuko esan berri du, ez duela haren edukia eztabaidatuko eta ez duela, inondik inora, bere gain hartuko.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak joan den martxoan eman zion 6 magistratuz eta Kontseiluko kide batez osatutako taldeari delako txostena egiteko agindua, prozedura zibilean dagoen kolapsoari irtenbidea emateko, hain zuzen, hura baitago gehien-gehien lanez gainezka.

Honako hau da proposamenaren edukia:

Utzarazpenen dramaren aurkako 18 neurri

  1. Fede oneko hipoteka-zordunen kontzeptua finkatu ez ohiko neurriak aplikatu ahal izateko, beti ere ohiko etxebizitza edo negozio-lokalekin lotutako hipoteka betearazpenak direnean.
  2. Gobernuaren Egoki Jarduteko Kodeak ezarritako bazterkeria-muga igo.
  3. Etxebizitza ordainean ematea aginduzkoa izatea araututako zenbait egoeratan.
  4. Herriaren Defendatzaileak finkatutako ildoak jarraitu ohiko bizilekuaren edota negozio-lokalaren utzarazpen kasuetarako ezarri beharreko araudi bereziari dagokionean.
  5. Berandutza-interesak ez dira izango diruaren legezko interesaren 2,5 halako baino handiagoak.
  6. Hipoteka-betearazpenaren prozedurak betearazpen prozedura arrunta izan beharko luke; areagotu egingo lirateke, horrela, aurka egiteko arrazoiak: ordainketa, baliogabetzea, preskripzioa, eta abar.
  7.  Egoera bereziak gertatuz gero, epaileak luzamenduak erabaki ahal izango lituzke hipoteka-kuoten ordainketa etenda utziko luketenak.
  8.  Berriz definitu beharko litzateke ezinbesteko kasuetan zordunaren betebeharrak etetea uzten duen klausula.
  9.  Etxebizitzak aditu independenteek tasatu beharko lituzkete.
  10.  Ondasuna bankuak esleitu ahal izateko orain ezarrita dagoen tasazio-balioa (% 60) igo egin beharko litzateke, benetakoa baino askoz baxuagoa da eta.
  11.  Kapital-amortizazioan gabealdiak ezarri derrigorrez bankuetan, ez borondatez.
  12.  Internet bidezko higiezinen enkantea bultzatu beharko litzateke, esleipenak eta eskatzaile-kopurua hobetzeko.
  13.  Lehiaketa-prozedura espezifikoa arautu zenbait betearazpen geldiarazi ditzaketen pertsona fisikoentzat.
  14.  Zordunak kanon bat ordainduta edo beste formula juridiko baten bidez etxebizitza erabiltzen jarrai dezan, kasuak zabaldu eta arautu.
  15.  Berandutza-egoera gertatuz gero, gastuak mugatu .
  16.  Zordunak betearazpena bertan behera uzteko aukera zabaldu, zorrak ordaindu eta mailegua birgaitzen badu.
  17.  Hipotekaren betearazpen-prozesuetan nahitaezkoa izan beharko litzateke aldez aurreko edo aldi bereko bitartekaritza.
  18.  Irtenbide negoziatuak bultzatu beharko lirateke, Administrazioaren, bankuen eta kontsumitzaileen arteko batzorde mistoak antolatuta.

Goi mailako eztabaida juridikoa bilakatu ordez, Espainiako hipoteka-betearazpen prozeduraren txosten kritikoa baino ez da bihurtu aipatutakoa, bankuei gustua emateko 1909an sortutako oso sistema agresiboarekin kritikoa den txostena, alegia.

Alferrekoak dira Administrazioak edo gizarte gaiei lotutako hainbat erakundek bideratutako gaixotasunaren zainketa aringarriak; bestalde, badirudi argi geratu dela kreditu-entitateen borondate onarengan soilik ezin dela konfiantzarik izan. Ordua da politikariek (legegile diren aldetik) arazoa sakon aztertu eta gizarteak eskatzen dituen lege-aldaketak egiten has daitezen.  Pertsonei laguntza emateko garaia da, pertsona horiek baitira banketxeei emandako laguntzaren ondorioak jasaten ari direnak, zorpetze publiko gisa edota zuzenean 2011n bezala defizit publiko gisa, esku-hartutako zenbait banketxeri emandako laguntzak ezin izan dituelarik altxor publikoak berreskuratu.

Informazio gehiago:

http://www.publico.es/espana/444365/el-cgpj-se-desmarca-del-informe-de-un-grupo-de-jueces-que-critica-los-desahucios

 

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.