HIRI-ERRENTAMENDUEI BURUZKO LEGE-PROPOSAMENA AZTERTU DUGU, PSOE-K EGINDAKOA

09/04/2018

PSOEren esanetan, azken urteotan alokairuak etengabe igo dira, batez ere funtsezko hiru arrazoi direla eta: apartamentu turistikoen goren unea, higiezinen gaineko inbertsioen gorakada, eta Hiri Errentamenduei buruzko Legearen erreforma, Alderdi Popularrak 2013an egina.

Egoera horri aurre egiteko, lege-proposamen bat aurkeztu dute kongresuan, alokairua sustatzeko neurriak har daitezen. Hala, beste planteamendu batzuen artean, guneen arabera prezioak mugatzeko iradoki da, eta gune horiek kasuan kasuko etxebizitza dagoen tokiko udalak ezarriko lituzke.

Gainera, zergei erreparatuz gero, ez du ia zentzurik etxebizitza hutsak mantentzeak. Izan ere, jabeei % 70erainoko kenkaria aplikatu dakieke eraginkortasun energetikoko obrak egiten badituzte, eta % 100erainokoa, baldin eta maizterra 18 eta 30 urteko gaztea bada eta diru-sarrera baxuak baditu.

Proposamenak, zehazki, honako neurri hauek hartzen ditu barne:

 

  • Udal-erreferentzietara mugatutako prezioak eta KPIren araberako urteko igoerak. Udalek ezarritako guneen arabera mugatuko dira prezioak. Higiezina dagoen gunearen araberako erreferentziazko prezio-sistema publikoan oinarrituko da alokairua (ikusi Blog honetako artikulua, Berlini buruzkoa https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/es/blog/la-administracion-debe-limitar-el-precio-de-las-rentas-de-alquiler-el-caso-de-berlin/). Eta alokairuaren prezioa ezin izango da igo KPIren gainetik.
  • Zerga-kenkari garrantzitsuak pertsona fisikoentzat. % 60tik (prezio hori errespetatzen duen edozein jaberentzat) % 100erainoko kenkariak ezarriko dira, diru-sarrera murriztuak dituzten gazteen kasuan. Gainera, proposamenari jarraikiz, higiezin bat saldu eta beste bat erosten bada, alokairuan izateko hamar urtez, lehena saltzearen ziozko irabaziek ez dute PFEZa jasanarazi behar. 000 eurotik beherako zerga-oinarria duten maizterrentzako zerga-kenkariak ere aurreikusten dira. Proposamenaren arabera, ordaindutako zenbatekoen % 10,5 kendu ahalko da zergaldian, ohiko etxebizitza alokatzeagatik.
  • 5 urteko kontratuen babesa. Hiri Errentamenduei buruzko Legearen aurreko aldaketa berrikusi da, eta bost urteko egonaldira egokitzeko defendatzen da.
  • Abalen eta fidantzen muga. Batez ere, erosteko ahalmen baxua duten pertsonen kasuan. Adibidez, alokairuaren hileroko zenbatekoa 750 eurotik beherakoa bada kontratua egiten den unean, fidantza ezin izango da errentaren bi hileroko baino altuagoa izan. Alokairua 750 eta 1.200 euro artekoa bada, fidantza ezin izango da izan errentaren zenbatekoa hiru aldiz baino altuagoa. Hartara, alokairua zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta altuagoa izango da fidantza osagarrien eta banku-abalen muga.
  • Estatuko Etxebizitza Plana 2018-2021 delakoaren hornidura urria. Etxebizitza Planerako lau urterako banatu den 1.443 milioi euroko zenbatekoa PSOEren ustez urriegia da etxebizitzan dagoen arazoari aurre egiteko. Horrenbestez, urtean 650 milioi euroko horniduraren alde egiten dute, hau da, datozen lau urteetarako 2.600 milioi euroko aurrekontuaren alde, hornidura-etxebizitzen eta gizarte-etxebizitzen sustapena finantzatzeko. Azken horien kasuan, alokairuan edo behin-behinean sartzeko beste modu batzuk soilik aurreikusten dira. Halaber, titulartasun publikoko lurzoruen gaineko sustapena lehenetsiko litzateke.
  • Zehatz-mehatz bereiztea etxebizitzen errentamendua, denboraldiko alokairua (hamabost egun edo gehiago, eta zerbitzu osagarririk gabe), eta iraupen laburreko behin-behineko lagapena. Azken hori apartamentu turistikoei aplikatu dakieke eta Hiri Errentamenduei buruzko Legetik kanpo geratuko da. Errentamendua 15 egunekoa edo altuagoa denean eta zerbitzu osagarririk (gosaria, garbiketa) jasotzen ez duenean soilik arautuko da Hiri Errentamenduei buruzko Legean. Bestalde, behin-behineko lagapena 15 egunetik beherako errentamenduetarako bada, edo lagapenean hoteletan eskaintzen diren zerbitzuen antzekoak sartzen badira, alokairu turistikoak Hiri Errentamenduei buruzko Legetik kanpo geratuko dira.

 

Hau da, luze eta zabal eztabaidatu beharko litzatekeen proposamena da, itxuraz Espainian alokairuaren merkatuak duen egungo egoerari aurre egiteko erabakirik onenen mugan dagoena.

Hala ere, Kongresuak bizi duen egungo egoeran ez dago ia batura positiborik, eta, beraz, aukera asko daude honako hau proposamen on bat baino ez dadin izan.

 

Argibide gehiago

http://www.psoe.es/media-content/2018/03/180315-PL-medidas-fomento-alquiler-estable-vivienda.pdf

https://www.eldiario.es/economia/medidas-PSOE-propone-rebajar-alquiler_0_750675653.html

  • Keflex For Staph Discount Hydrochlorothiazide Find Medication Amex Viagra In America cialis 40 mg Generic Real Amoxicilina Free Shipping Obestat 15mg Comprar Cialis Soft Online


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.