Arauak

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan lan egiten dugun taldea gara; Azterketa, Plangintza eta Aurrekontu Zerbitzuan, zehazki.

Bost pertsonez osatutako diziplina anitzeko lantaldea gara; prestakuntzaz, berriz, ekonomialari, soziologo edo politologoak gara.

Informazio teknologietan eta komunikazioan prestakuntza duten beste lau pertsonek laguntzen digute.

Herritarren parte-hartzean eta pertsonekiko komunikazioan sinesten dugu, etxebizitza arloan elkarlanean politika publiko hobeak egiteko xedez, hala gizartean balio publikoa sortzen laguntzen dugularik.

Beste era batera komunikatu behar dugula uste dugu baita, era zuzenago, errazago, sinpleago eta gardenago batean, eta gizarteari kontuak eman beharrean garela indarrean diren politika publikoak aztertzen jarrita, elkarlanean aztertu ere.


Kode etikoa

Kodeak ekintza publikoaren eredu konprometituagoak eta arduratsuagoak ezarri nahi ditu, zuzendaritza-praktika hobeak proposa ditzaketenak, eta, horiez gainera, herritarren eta zuzendaritza-taldeen arteko konfiantza sendotzeko tresnak bihur daitezkeenak.

Zuzendaritza-taldearen eguneroko zereginetan txertatzeko honako oinarri hauek ezartzean datza, beraz, kontua: onestasuna, gardentasuna, parte-hartzea, erantzukizuna, zerbitzu publikorako borondatea, etab.

Kodearen bidez, Eusko Jaurlaritzak bermatu nahi du zehazten diren etika eta jokabide printzipioak betetzen direla bere langileen jardueretan. Printzipio horiek honako hauei lotuta daude:

  • Inpartzialtasuna eta objektibotasuna
  • Kudeaketari lotutako erantzukizuna
  • Gardentasuna eta gobernu irekia
  • Onestasuna eta interes pertsonalik eza
  • Errespetua
  • Eredugarritasuna

Parte hartzeko oinarriak

Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren plataforman parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • ¬† Adin nagusikoa izan.
  • Oinarrizko arauak bete.

РErregistroan sartzen diren izaera pertsonaleko datuak horiek babesteko indarreko araudian ezarritakoari lotuta geratzen dira eta Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren pribatutasunari buruzko eta datuak babesteki politikan  ezarria den guztiari.

-Plataforman parte hartzeak legezko oinarrien eta arauen onartzea dakar.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.