Etxebizitza Sailak lokal hutsak gizarte-alokairuko etxebizitza bilakatuko ditu

25/04/2018

  • Proiektuak 45 gizarte-etxebizitza berri sortuko ditu, Eusko Jaurlaritzak bederatzi udalerritan dituen eraikinetako lonjetan.
  • Arriola sailburuak nabarmendu du erabiltzen ez diren lokal horiek etxebizitza bihurtzeak, alokairuko eskaintza publikoan laguntzeaz gainera, hiri-espazioa suspertzen ere laguntzen duela.

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, gaur, Sailak erabiltzen ez diren merkataritzarako etxabeak gizarte-etxebizitza eta zuzkidura-bizitegi bihurtzeko abian jarritako programa pilotua aurkeztu du. Ekimen horren helburua honako hau da: ohiko merkatuan egon ezin duten kolektiboei etxebizitzak ematea eta Euskadiko hiri-espazioa suspertzea.

Etxebizitza Sailak eginiko azterlan zehatz batek erabiltzen ez diren ehun bat lonja identifikatu ditu, Eusko Jaurlaritzako bizitegi-parkeko eraikinetako etxabe eta solairuarteetan daudenak. Lokal horiek eraikitzeko unean indarrean zegoen hirigintza-plangintzaren ondorio dira, baina denborak aurrera egin ahala ez dute izan hasieran xede zuten erabilera tertziarioa, eskaririk egon ez delako.

Azterlanak udalaren hirigintza-araudia aztertu du, bai eta lokalen ezaugarriak ere, eta analisi horren ondorioetatik abiatuta hautatu ditu etxebizitza edo zuzkidura-bizitegi gisa gaitu daitezkeenak edo etorkizunean, laster, gaitu ahalko direnak. Datu horiekin, Etxebizitza Sailak martxan jarri du plan bat, gizarte-izaerako 45 etxebizitza berri gehitzeko, euskal geografiako bederatzi udalerritan.

Lehenengo esku-hartzea Bilbon izango da, zehatzago esateko, Santutxu eta Indalecio Prieto kaleetan; bertan, lau lokal hiru etxebizitza bilakatuko dira, horietako bat mugikortasun murriztua duten pertsonei egokituta. Jarduketaren aurrekontua, guztira, 283.000 euro dira.

Obrak egikaritzeko lizitazioa berehalakoa izango da eta espero da etxebizitza horien eraikuntza aurten bertan hastea. Proiektuaren diseinua Cristina Acha eta Miguel Zaballa arkitektoen estudioak egin du; horiek gida bat ere argitaratu dute, lokalak etxebizitza bihurtzeko prozesua –beren bereizgarri eta ezaugarriekin– arrakastaz egokitzeko gomendioekin. Gida pleguetan jasoko da, Sailaren etorkizuneko proiektuetarako. Etxabeek edo lonjek baldintzatzaile jakin batzuk dituzte, jatorrizko xedeari lotuta daudenak; hori dela eta, etxebizitza bilakatzean bereziki zaindutako planteamendua eta diseinua behar dituzte, batik bat erosotasunari, irisgarritasunari, pribatutasunari edo segurtasunari dagokienez.

Hilabete honetan, gainera, lau lotetan banatutako beste 12 etxebizitzaren proiektuak lizitatuko dira: Barakaldo (lau gizarte-etxebizitza), Elgoibar (lau gizarte-etxebizitza), Portugalete (bi zuzkidura-bizitegi) eta Vitoria-Gasteiz (bi zuzkidura-bizitegi).

Bigarren fasean, beste 30 etxebizitza jarriko dira martxan, honako udalerri hauetan: Barakaldo, Bilbao, Arrigorriaga, Santurtzi, Sestao edo Lekeitio.

Arriola sailburuak nabarmendu du, ekimenaren helburu nagusia alokairuaren eskaintza publikoari laguntzea bada ere, estrategian hiri-dimentsioa ere badagoela. “Erabiltzen ez diren lokal horiei berriz heltzea, eta, bide batez, erabiltzen ez den ondarea suspertzea hiri-espazioa indartzeko tresna dira”.

“Guztiok ezagutzen ditugu –esan du– auzo berriak eta zaharrak gure herrietan, lonja hormatuz beteriko eraikinekin, sekula merkataritzarako edo negozioetarako lokal bilakatuko ez direnak. Espazio horiek, kasu askotan, etxebizitza bilaka daitezke, batik bat gazteentzako etxebizitza”. Eta udalak hausnarketa bera egitera animatu ditu.

  • Para conseguir una vivienda

  • Me parece una excelente idea. Hay muchas personas que no tenemos dónde vivir y es lo más humillante que he conocido en mi vida.

    Ojala se haría rápido y en todas las lonjas posibles. Eso arreglaría un problema muy grave en estos momentos.


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.